|
Ekainaren 9tik 12ra egin da makina-erremintari buruzko MACH-TOOL 2008 azoka Poznaneko Nazioarteko Erakustazokan. Azoka hori ITMren —Innovation-Technologies-Machines— barruan dago, beste sektore batzuei buruzko beste sei azokarekin batera.
Espainiatik 12 enpresa joan ziren azokara, denak talde beraren barruan, AFM-Espainiako Makina Erreminten Fabrikatzaileen Elkartearekin batera. Taldeak 475 m2-ko azalera bete zuen. Hauek izan ziren Poloniara joandako enpresak: Agme, Correa Anayak, Danobat, Erlo, Gamor, GHE, Goratu, Lantek, Ona-Electroerosión, Prada Nargesa, Soraluce eta Trimek.
Poloniako merkatua oso erakargarria da oraindik makina-erreminten fabrikatzaileentzat, hango industria-egitura goitik behera modernizatzen jarraitzen dutelako. Bertan finkatutako atzerriko enpresak eta EBren laguntzak modernizazio hori bultzatzen ari dira. 2007an, Espainiatik Poloniara esportatutako makina-erremintek 15,82 milioi euroko balioa izan zuten guztira. 2006an 11,70 milioi izan ziren eta 2005ean 5,74.
|