> Euskal Parke Teknologikoen Sarea
Euskal Autonomia Erkidegoan, bada gaur egun teknologia-parke bat lurralde historiko bakoitzean. Parke horietako bakoitzak erakusten du eskualde bakoitzak zer gogo duen negozio-aukera berrietarako azpiegitura estrategikoak sortzeko. Azpiegiturarik modernoenak dituzte, eta ikerketa eta garapena eragiteko xedea dute, bai eta jarduera horren emaitzak tokiko enpresen artean zabaltzen direla ziurtatzekoa ere.
Euskal Autonomia Erkidegoko hiriburuen inguruan daude kokatuta, gertu-gertu, eta inguruetako enpresak eta ikerlariak erakartzen dituzte, zeinek bere eragin-eremuko enpresa eta ikerlariak, alegia.
Bizkaiko Teknologi Parkeak - Bilbotik 12 kilometrora baino ez dago- 175 enpresa dauzka, gehienak elektronikaren, telekomunikazioen, ingurumenaren eta aeronautikaren arloetan dabiltzanak.
Arabako Teknologi Parkean -Gasteiztik hurbil dago- aeronautikaren eta energiaren arloetan egiten da lan, gehienbat, eta 100 enpresatik hurbil dauka.
Donostiako Teknologi Elkartegian - Donostiatik gertu- kokatuta dauden enpresetan, ingurumenaren teknologien, telematikaren, material aurreratuen eta medikuntzan erabiltzeko teknolgien arloetan egiten dute lan, besteak beste.
Parkeok, orotara, 11.000 profesional erabiltzen dituzte, eta I+G proiektu ofizialetan ari dira lanean horietatik %30.
2006ko urtarrilean sartuko da Euskadiko Parke Teknologikoen Sarean Garaia Berrikuntza Poloa, balio erantsi handiko azpiegitura berri bat.
>Industria-lurzorua
SPRILUR da Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzuaren (SPRI) menpeko erakunde bat, eta enpresei industria-erabileretarako lurzoru publikoa eskuratzen laguntzea da bere xede nagusia.
Halaber, industria-lurzorua, beharrezko azpiegiturarekin, eskura egon dadin ziurtatzea du xede, era horretako lurzoruaren eskaintza ziurtatzea, alegia, espekulazioa gutxitu eta merkataritza-jarduera sustatze aldera.
Horretarako, SPRILUR erakundeak bideragarritasun-azterketak egiten ditu industria-erabileretarako izendatuta dauden lurzoruen gainean, eta batzuetan erosi egiten ditu lursailak, eta urbanizazio-lanak eta/edo eraikuntza-proiektuak kudeatzen ditu.