Hasiera

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa
Enpresetako ikerketa


2006. urtean Ikerketa eta Garapenean (I+Gn) burututako gastua honako sektore hauetan banatu zen: %79,5 enpresetan, %17,2 ikerketa unibertsitarioan eta gainontzeko %3,3 erakunde publikoetan.

Euskadiko enpresek I+Gn egindako ahalegina euskal ekoizpen sistemak eragiten du gehien bat, sistema horretan garrantzia handia baitauka industria sektoreak eta sektore horretako enpresek oso sentsibilizatuta baitaude berrikuntza teknologikoez.

Ingeniaritza eta teknologia alorrean egiten da gasturik handiena eta bertan dago langile kopuru handiena, diru baliabideen %73,60 erabiltzen baitira hor eta I+Gn ari diren langileen %70,68 baitaude alor horretan.

Enpresa industrialei dagokienez, makinak eta tresna mekanikoak; eraikuntza aurenautikoak eta espazialak ; eta manufaktura metalikoak azpimarratu behar ditugu. Enpresek I+Gn egindako ohiko gastuen %24 burutzen da sektore horietan.

Zerbitzu enpresei dagokienez, telekomunikazioak, softwarea eta I+G zerbitzuak dira diru baliabide gehien jasotzen dituzten produkuak, I+Gn egindako ohiko gastuen %19 biltzen baitute guztira.

 

 

Azken eguneratzea: 2008/02/05