HABE

euskadi.net

HABE:
  1. HABE
W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa
Azken eguneratzea: 2008/10/09
HABEk %12,38 gehitu Barakaldo, Basauri, Ermua, Portugalete, Sestao eta Trapagako udal euskaltegien finantziazioa
Azken lau urtetan. Iaz HABEtik 2.229.344 jaso zituzten

 HABEk Barakaldo, Basauri, Ermua, Portugalete, Sestao eta Trapagako udal euskaltegien finantzamendura zuzendutako diruak %12,38 gehitu dira legealdia hasi zenetik, 2005. urtean, eta bataz beste hazkundea %5,1koa izan zen 08 eta 07 ikasturte bitartean.  Beraz, Barakaldo, Basauri, Ermua, Portugalete, Sestao eta Trapagako udaletan euskarara eta hizkuntza politikara zuzendutako finantzamendua gutxitu bada ez da HABEk zuzendu dien finantzamenduengatik, izatekotan arazoa beste nonbait dute.

Aipatutako herrietako udal euskaltegiek   1.918.425 €  jaso zituzten HABEtik 2004-2005  ikasturtean eta   2.229.344 €  07-08 ikasturtean, edo beste era batera esanda, HABEtik   310.919 € gehiago jaso zituzten, nahiz irakasleria ez gehitu bitarte horretan.

 Iazko ikasturtean euskaltegi bakoitzak honako dirutza jaso zuen HABEtik:  

Barakaldo    569.663, 31€

Basauri        523.778,12€

Ermua         113.390,46€

Portugalete  558.494,24€

Sestao        259.327,03€

Trapaga       204.691,48€ 

HABEk udal euskaltegien finantzatzen ditu HABEren eta EUDELen arte hitzarmen markoaren baitan, hitzarmen hau 1996an izenpetu zen eta 2001en berritu. Horren barruan, HABEk ordaintzen ditu irakasle eta euskaltegiko langileen soldatak, antzinatasuna barne, eta Gizarte Segurantza udal bakoitzak ordaindu behar du. 

Donostia, 2008ko urriaren 8an