XAGUXARR@K: DONATOREN TERTULIA
Xagux@rrak: Donatoren tertulia izeneko kanpaina, nerabe eta gazteen artean irakur zaletasuna sustatzekoa kanpaina ibiltaria alegia, 2000ko maiatzean abiatu zen eta 2003ko ekinean bukatu. Guztira, Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako 63 ikastetxe bisitatu zituen. Bertatik 12 eta 16 urte bitarteko 7.440 ikasle pasa zen. Horrez gain, hainbat irakaslek ere esku hartu zuten beraientzat propio antolaturiko saioetan.
Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren eta Hezkuntza Sailburuordetzaren eskutik antolaturiko Xagux@rrak: Donatoren tertulia kanpainaren jarduerak euskaraz egin ziren. Besteak beste, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza ikasten ari ziren gaztetxoei beraientzat propio aukeratutako literatura liburuak, euskarazkoak gehienbat, ingurune erakargarri batean eskuragarri jarri zitzaien. Horrekin batera, Euskal Herriko ahozko kultura eta literatura tradizioaren berri ere eskaini zitzaien.