Eusko Jaurlaritzaren logotipoa

Lehendakari

euskadi.net-en logotipoa

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
Azken eguneratzea: 2005/06/25
JUAN JOSE IBARRETXE EUSKO JAURLARITZAKO LEHENDAKARI HAUTATU DUTE BERRIRO

Juan Jose Ibarretxe Hirukoaren hautagaia hautatu dute Lehendakari, Eusko Legebiltzarreko zortzigarren legegintzaldirako. Horrela, Ibarretxek bere hirugarren agintaldia abiatuko du Eusko Jaurlaritzan. EAJren, EAren eta EBren 32 boto eta EHAKren bi lortu zituen hautagai jeltzaleak; 34 boto, beraz, alde. Bestalde, Patxi Lopez sozialisten hautagaiak 33 boto jaso zituen.

Juan Jose Ibarretxek ekainaren 25ean egingo du karguaren zina Gernikako Batzar Etxean, eta aginte-makila jasoko du ekitaldi horretan. Aldez aurretik, Izaskun Bilbao Legebiltzarreko Presidenteak Lehendakariaren izendapenaren berri emango dio Juan Carlos Espainiako Erregeari.

 

Ibarretxe aukeratzeak txalo zaparrada eragin zuen legebiltzarkideen eta gonbidatuen artean. Lehendakari hautatu berriak hemiziklo erditik agurtu zituen Legebiltzarreko kideak, eta, ondoren, talde parlamentario guztietako ordezkari nagusiek zoriondu zuten, tartean Patxi Lopez hautagai sozialistak eta Maria San Gil Euskadiko PPko presidenteak.