Eusko Jaurlaritzaren logotipoa

Lehendakari

euskadi.net-en logotipoa

Hemen zaude:
  1. Hasiera

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Azken eguneratzea: 2008/08/01
San Inazio jaia Azpeitian
"Indarkeriari eta krisi ekonomikoari aurre egitea" dira Lehendakariaren lehentasunak
Gizarteari galdetzea herriari hitza emateko eta ETAri protagonismoa kentzeko moduak direla adierazi du
Gobernuak une honetan dituen lehentasunak "indarkeriari eta krisi ekonomikoari aurre egitea" direla esan du Lehendakariak. Horretarako beharrezkotzat jo ditu autogobernu politiko eta ekonomiko handiagoa izatea.
Juan Jose Ibarretxe Lehendakari Loiolako Santutegian. (JB)
Juan Jose Ibarretxe Lehendakari Loiolako Santutegian. (JB)

Gaur egun bizi den krisi eta atzeraldi ekonomikoaren inguruan arduratuta agertu da Juan Jose Ibarretxe Lehendakaria. Euskadin egoera hori Espainian eta Europan baino gutxiago nabari dela gaineratu du, ordea.

Hala ere, Ibarretxeren aburuz, "krisiak hemen ere eragina du eta euskal erakundeek elkarrekin lanean jarraitu behar dute krisiaren eragina herritarrek ahalik eta gutxien nabaritu dezaten". Gobernuak "mahai gainean bakea lortzeko ideiak" jartzen jarraituko duela gaineratu du Lehendakariak. "Gizarteari galdetzea herriari hitza ematea da, eta ETAri protagonismoa kentzea", argudiatu du. "Hobeto bizitzeko" autogobernu gehiago ere aldarrikatu du.

San Inazio jaia dela eta Azpeitian izan da Lehendakaria eta Urola bailarako herri horretan egin ditu adierazpenak.

Lidergo politiko eta ekonomikoa

Kazetarien aurrean egin dituen adierazpenetan Gobernuak "herri hau gidatzen jarraitzeko duen ilusioa" azpimarratu du, "bakea lortu eta krisi ekonomikoari aurre egiteko".

Adierazpenen ondoren Juan Maria Uriarte apezpikuak Loiolako Santutegian eman duen meza nagusian parte hartu du.

Aurretik, Iñaki Errazkin Azpeitiko alkateak harrera egin dio Lehendakariari eta buruzagi makila eman dio. Ondoren, agintari guztiak segizioan Santutegira joan dira. Markel Olano Gipuzkoako Ahaldun Nagusia, Rafaela Romero, Batzar Nagusietako Presidentea eta Miren Azkarate eta Nuria Lopez de Gereñu Sailburuak ere izan dira goizean Azpeitian.