Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ogasun eta Herri Administrazio Saila

euskadi.net-en hasierako sarbidea

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera

A Mailako Adostasunaren Azalpena


Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza

 

Titularra: Jaime Domínguez-Macaya Laurnaga
DONOSTIA-SAN SEBASTIAN, 1
01010 VITORIA-GASTEIZ (ALAVA)
Tlf.: 945018924 Ext. 18924
Faxa945019018


Egitekoak

a) Ondare gaietan :

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Ondarea osatzen duten ondasun eta eskubideen jabetza-aginteak erabiltzea, horien ordezkotza eta defentsa egitea epaiketetatik kanpo, Euskadiren Ondareari buruzko uztailaren 27ko 14/1983 Legeak espresuki bestelakoren bat ezartzen duenean izan ezik eta, beste organo edo erakunde batzuk izaten dituzten egiteko eta erantzukizunen kaltetan gabe, horiei atxiki edo eman zaizkien jabetza publiko edo pribatuko ondasunei dagozkienez.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko jabetza pribatuko ondasun eta eskubideak kudeatzea eta administratzea, baldin eta horien erabilpena eta ustiaketa beste organo zein pertsona batzuei eman ez bazaie.
  • Euskadiko Ondareko ondasun eta eskubideen atxikipena, atxikipena kentzea, zertarakoa finkatzea, jare uztea, eta destino-aldaketa, eta higiezinen errentamenduak, Euskadiko Ondareari buruzko uztailaren 27ko 14/1983 Legean ezartzen denaren arabera.
  • Euskal Autonomia Erkidegoari edozein eratako enpresa eta sozietatetan partaide izateagatik dagozkion eskubideak erabiltzea, beste organo bati espresuki izendatu zaizkion kasuetan izan ezik.
  • Ustez Euskal Autonomia Erkidegoaren Ondareko parte diren ondasun eta eskubideen ikerketa egitea; edozein tituluren bidez horiek erabiltzeko baimena duen edozein pertsona edo erakunderen erabilpena ikertzea; banatzea eta mugak zehaztea; babestea, defendatzea, errebindikatzea, zigor-ahalmenak erabiltzea eta horiekiko erantzukizunak eskatzea.
  • Euskal Autonomia Erkidegoaren Ondarearen aurkakoen ekintzak, delitu edo falta badira, jakinaraztea jurisdikzio penalari.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Ondarea osatzen duten ondasun eta eskubideen Errolda Nagusia egitea, eguneratzea eta, halaber, beren egoera fisikoa eta juridikoa finkatzea eta Erregistro Publikoetan inskribatzea.
  • Euskal Autonomia Erkidegoaren Ondareari buruz Jaurlaritzak hartzen dituen akordioak eta Ogasun eta Herri Administrazio Sailak hartzen dituen erabakiak betetzea, baldin eta Euskadiko Ondareari buruzko uztailaren 27ko 14/1983 Legeak besterik xedatzen ez badu.
  • Ondarearen alorrean Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren eskumenekoak diren prozedura guztiak izapidetzea eta dagozkien agiriak formalizatzea; eta Euskal Autonomia Erkidegoaren Ondarearen ondasun edo eskubideak adierazten edo gauzatzen dituzten agiri, eskritura, titulu eta balore guztiak edukitzea eta zaintzea.
  • EAEko Administrazio Orokorrak, horren erakunde autonomoek eta zuzenbide pribatuko ente publikoek Interneten egin ditzaten domeinu-izenen erreserba; betiere, Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioak Interneten duen presentziaren ereduari buruzko ekainaren 8ko 108/2004 Dekretuan eskatutako txosten loteslearen kontra jo gabe.
  • Bahitutako Ondasun eta Eskubideen Birreskuraketarako Batzorde Eragilearen eskumenekoak diren espediente guztiak izapidetzea.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren jabetza publiko edo pribatuko ondasun eta eskubideen arloan indarrean dauden arauek ematen dioten beste edozein ahalmen.

b) Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio barruan kontratazio araubidea garatu eta koordinatzen duen zentro zuzentzaile denez, izaera orokorrez, Ogasun eta Herri Administrazio Sailari dagozkion eskumenak izango ditu. Arlo horri dagokionez, jardunerako eta barne antolaerarako arauak ezar ditzake kontratazio espedienteak izapidetzerakoan eta kontratuen eta kontratisten erregistroko kontuetan.

c) Hauek ere badagozkio:

  • Kontratazio Batzorde Nagusiaren eskumeneko kontratazio espedienteak izapidetzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Kontratazio Araubideari buruzko ekainaren 5eko 136/1996 Dekretuarekin bat etorriz, dekretu honetan beste organo bati beren beregi izendatutakoak izan ezik.
  • Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko organo konkretu bati espresuki ematen ez zaizkion kontratuak kudeatzea.
  • Sailetan eta erakunde autonomoetan eratzen diren kontratazio mahaietan parte hartzea.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Kontratuen eta Kontratisten Erregistroak ikuskatzea eta kudeatzea.
  • Kontratazio Batzorde Nagusiari laguntza teknikoa ematea bere egitekoak betetzerakoan; eta aholkuak ematea eta koordinazio lanak egitea, administrazio kontratazioen eta kontratazio pribatuen arloan.
  • Txostenak, gomendioak, memoriak, azterlanak, inkestak eta Administrazio Kontratazioen Aholku Batzordearen eskumenekoak diren gainerako jarduerak gauzatzea, Batzordeak emandako artezpideen arabera. Gero, Batzordeak aztertuko ditu eta, kasua bada, onartuko.
  • Kontratazioak izapidetzean sortzen diren arazoak Administrazio Kontratazioen Aholku Batzordearen irizpean jartzea, duten garrantziagatik, batzorde horren iritzipean jartzekoak badira.

d) Arrisku eta aseguru kudeaketari dagokionez: Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko langile, ondare eta jardunaren gain eragina duten arriskuen analisi, baloraketa, kudeaketa eta bermeari buruzko urriaren 22ko 346/1985 Dekretuaren ondorio diren eskumenak, otsailaren 24ko 29/1998 Dekretuz sartutako aldaketa ahaztu barik; eta bereziki, Ogasun eta Finantza Saileko Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzako egitura eta eskumenei buruzko otsailaren 16ko 39/1988 Dekretuaren 3.3.a)-tik h)-ra arteko letretan (biak barne) azaldutakoak.

e) Lehiaketa-prozesuetan akordioak eta hitzarmenak sinatzea, azaroaren 19ko 268/1996 Dekretuaren arabera.

f) Ondare, kontratazio eta arriskuen eta aseguruen kudeaketaren gaietan indarrean dagoen legeriak ematen dion beste edozein eskumen.

Halaber, Ogasun eta Finantza Saileko Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzako egitura eta eskumenei buruzko otsailaren 16ko 39/1988 Dekretuan —otsailaren 28ko 173/1995 eta ekainaren 5eko 136/1996 Dekretuez zati batetan aldatuan— finkatutako egitura eta eskumenak ematen zaizkio Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzari, betiere Dekretu honetan ezarritakoaren aurkakoak ez badira.