Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Emakumeen Arrantzarako Sektorearen Sare Nazionalaren I. Biltzarra

Emakumeen Arrantzarako Sektorearen Sare Nazionalaren I. Biltzarra

Sarrera

Arrantza-jarduera ez da erauzketa-jarduera hutsa. Jarduera hori egin dadin, beharrezkoa da, aurrez nahiz ondoren, gizarte- eta ekonomia-ikuspegitik jarduera garrantzitsuen multzo bat existitzea. Jarduera horietan, badira historian espainiar kostalde osoan askotariko zereginak bete dituzten emakumeen kolektiboak. Haien lanbideak dira, bestak beste, arrantza, itsaski-bilketa, akuikultura, arrantzaren eraldaketa eta merkaturatzea, sareen ekoizpena eta konponketa, arrantza hustea, eta arrantza-enpresen administrazioa eta kudeaketa.

Emakumeek arrantza-sektorean pertsonalki nahiz profesionalki duten garrantziaren jakitun, Ingurumen, Landagune eta Itsas Inguruetako Ministerioak, Itsasoko Idazkaritza Nagusiaren bitartez, Emakumeen Arrantzarako Sektorearen Sare Nazionala sustatu du, emakumeek sektorean duten rol garrantzitsu hori nabarmentzeko.

Era berean, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak politika aktiboak bultzatzen ditu Euskadiko arrantza-sektorean, emakumeen kolektiboen gizarte- eta lan-baldintzak hobetzeko;.bai eta haiek sektore horretan integratzeko ere.

Hori guztia dela eta, helburu berberak dituzte lehen kongresu honek eta Emakumeen Arrantzarako Sektorearen Sare Nazionalak: batetik, arrantza-sektoreko emakumeen kolektiboek eta alor horretan diharduten administrazioek elkar ezagutzea, eta bestetik, haiek elkarrengana hurbiltzea, esperientziak, praktika egokiak eta sarean lan egiteko proposamenak parteka ditzaten, arrantza-sektoreko emakumeen lana nabarmentzeko eta lan horren duintasuna aitortzeko.

Lehen kongresu hau elkarlanean antolatu dute Landagune eta Itsas Inguruetako Ministerioko Itsasoko Idazkaritza Nagusiak eta Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak. Kongresu horren xedea da, halaber, emakumeen kolektibo horiek omentzea, arrantza-sektorearen garapenari egin dioten ekarpenagatik.

 

Antolatzaileak:

Fondo Europeo de Pesca  Red Española de Mujeres en el Sector Pesquero  Secretaría del Mar del Ministerio de Medio Ambiente y Medio Rural y Marino  Departamento de Medio Ambiente, Planificación Territorial, Agricultura y Pesca del Gobierno Vasco

Azken eguneratzea: 2010/11/02