|
EZAS NAES
NAESaren Estatistika Zerbitzuak eta Azterketa Sektoriala
SEAS, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saileko Sailburuaren Kabineteko Zuzendaritzari atxikitako estatistika-organo espezifikoa da, Euskal Estatistika Planaren esparruaren barruan NAESaren Estatistika Plana eta urteko programak taiutzeaz eta burutzeaz arduratzen dena.
NAESak estatistika-informazio mota asko biltzen ditu eta sektore-eragileen eta herritarren eskura jartzen du atari honen bitartez. EZAS zerbitzuak estatistika-informazio ofiziala prestatzen du Sailaren beraren administrazio-datuak, estatistika-lagin eta -eragiketak, eta, beste sailen, foru aldundien eta erakunde publiko eta pribatuen informazioak erabiliz.
Hona bildu den informazioa gaien arabera sailkatu da:
- Estatistika arina: euskal nekazaritzako elikagaien sektorea eta landa eta arrantza eremua ezagutzeko oinarrizko datuak.
- Nekazaritza eta abeltzaintza: euskal nekazaritza eta abeltzaintza sektoreko zentsu eta laginezko datu fisikoak eta ekonomikoak.
- Basogintza: euskal eremu eta sektorearen egitura eta egoerari buruzko zentsu eta lagin datuak.
- Arrantza: euskal arrantza-flota, lehorreratze, kontu ekonomiko eta abarrei buruzko datuak.
- Nekazaritzako elikagaien industriak: direktorio eta ekonomiari buruzko datuak.
- Landa eremua: landa eremuari buruzko estatistikak eta adierazleak. Administrazioa: dirulaguntzei buruzko datuak, behar bezala egituratuta, eta beste administrazio espediente mota batzuk.
- Sektorearen analisia: sektorearen egungo egitura eta egoera hobeto ezagutzeko bide ematen duten datuen interpretazioa.
NAESak helburu dauka estatistika-informazio gehiago ematea informazio gutxi dagoen gaietan. Era berean, euskal nekazaritzako elikagaien sektoreko eta landa eta arrantza eremuko estatistika-datu bankua bultzatzeko asmoa dauka. Nolanahi ere, izaera estatikoko taulak aurkezten jarraituko du, orain arte bezala.
"EZASi buruz" atalean, EZAS zerbitzuaren antolakuntza, jarduera, kontsultak eta abarrei buruzko informazio zehatza ematen da, bai eta Euskadiko Estatistika Erakundeari buruzko informazio orokorra ere. Izan ere EZAS, erakunde horren kidea da.
Azalpen edo iradokizunen bat egin nahi baduzu, bidali honako helbide honetara: seas@nasdap.net
|