Azken eguneratzea: 2012/02/07
Sor-marka babestuko ardoen esportazioak dira igoera horietan nagusi, %21,5 egin baitute gora balioari dagokionez, eta %21,6, berriz, bolumen aldetik, 2011ko lehenengo hamaika hilabeteetan.
Euskal Herriko ardo-esportazioak %17,6 igo ziren 2011ko lehenengo hamaika hilabeteetan balioari begiratuta, eta %19, 2 berriz, bolumenari dagokionez. Horixe erakusten dute Ardo Merkatuaren Espainiako Behatokiak aztertutako aduana-datuek, eta horietatik ondoriozta daitekeenez, %-1,3 egin zuen behera batez besteko prezioak, litroko 3,33 eurora arte. Guztira, 135,2 milioi eurokoak eta 40,6 milioi litrokoak izan ziren esportazioak 2011ko azarora arte. Gainera, aztertutako datuen arabera, sor-marka babestuko ardoak dira nagusi, oraindik, euskal ardoen esportazioen artean, eta horien ondoren, ontziratutako sor-marka babestuko ardoak eta soltekoak. Igoeren artean Suitzakoa -bigarren merkatua balioari dagokionez- nabarmendu behar da, bai eta Kanadakoa, Belgikakoa eta Norvegiakoa ere, eta aurreko hilabeteetan bezala
Urte arteko datuak
• 2010eko abendutik 2011ko azarora, %16,8 igo da balioa, 149,2 milioi eurora arte, eta bolumena, berriz, %18,8, 44,1 milioi litrora arte.
• Batez besteko prezioa %-1,6 jaitsi da, eta litroko 3,38 eurotan geratu da.
• 2010ean, bilakaera handia izan zuten Euskal Herriko ardo esportazioek eta beste horrenbeste egin dute 2011n ere (149,2 milioi euro); beraz 2007ko ardo-esportazioen fakturazio errekorra hautsi liteke, 146,6 milioi litrokoa.
• Bolumenari dagokionez, aldiz, ez da gainditu 2007an fakturatutako 48,1 milioi litroko marka.
Produktuak
• Balio aldetik, sor-marka babestuko ardoen salmentek bultzatuta igo ziren batez ere euskal esportazioak; %21,5 igo ziren, 105,6 milioi eurora arte.
• Sor-marka babesturik gabeko solteko ardoek, aldiz, %8,2 egin zuten gora, 8,9 milioi eurora arte.
• Sor-marka babesturik gabeko ardo ontziratuek ere %5,6ko igoera izan zuten, 18,7 milioi eurora arte.
Bolumena
• Sor-marka babestuko ardoak %21,6 igo dira, 22,8 milioi litrora arte.
• Sor-marka babesturik gabeko ardo ontziratuek %22,7 egin dute gora, 6,5 milioi litrora arte.
• Sor-marka babesturik gabeko solteko ardoek ere bilakaera positiboa izan dute; izan ere, %13,2 hazi dira, 9,5 milioi litrora arte.
Aurreko hilabeteetan ikusi bezala, ardo aromatizatuen igoera azpimarratu behar da; guztirako ardoen salmenten zati txiki bat baino ez badira ere, %19,1 hazi dira balio aldetik 2011ko lehen hamaika hilabeteetan, eta %21,1, berriz, bolumenari dagokionez.
Sor-marka babesturik gabeko ardoen osaera xehe-xehe aztertuz gero, ikusten da 2011ko azarora arte eta aurreko urtearen aldi horren aldean, sor-marka babesturik gabeko solteko ardoek eta bi litrotik gorako ardo ontziratuek AGBko ardoen salmentaren igoerari esker egin dutela gora; guztizkoaren %91 dira horiek, eta %3 hazi dira balio aldetik, eta %7,2 bolumenari dagokionez; dena dela, ez AGBrik eta ez barietaterik gabeko ardoek eta barietatekoek eren abarmen egin dute gora.
Sor-marka babesturik gabeko ardo ontziratuek, aldiz, barietateko ardoen esportazioen igoeragatik egin dute gora (%67,9 balioan eta %111,3 bolumenean); igoera horiek AGBko ardoen salmenten jaitsierarekin (%47,8 bolumenean) eta sor-marka babesturik, AGBrik edo barietaterik gabekoenekin kontrastatzen dute (%22,4 balioan).
Herrialdeak
• Erresuma Batua da euskal ardoen lehenengo merkatua balioari dagokionez, eta %25,1 egin du gora, 31,6 milioi eurora arte; bolumen aldetik, bigarren herrialdea da, eta Frantziatik oso hurbil dago, %38 igo baita, 9,3 milioi litrora arte.
• Suitzaren bilakaera ikusgarria da oraindik ere; %28 hazi da balioari dagokionez, eta bigarren postuan geratu da, lehen Alemaniak zuen lekuan; bolumenari begiratuz gero, %31,1 igo da, eta bosgarren jarri.
• Balio eta bolumen aldetik, Alemania da hirugarren herrialdea rankinean, %6 eta %4,4 igo baita hurrenez hurren.
• Bolumen aldetik, Frantzia da Euskal Herriko ardoen inportatzaile nagusia, guztikoaren ia laurdenarekin.
o Balioari dagokionez, aldiz, esportatutako guztirakoaren %5,7ra baino ez da heltzen.
o Balioari begiratzen badiogu, Frantziak %7,3 egin du gora, 7,7 milioi eurora arte
o Bolumen aldetik, %4,6 igo da; hala, 9,6 milioi litrokoak izan dira Euskal Herriko ardoen inportazio frantsesak.
• Hona hemen gora egin duten beste hainbat herrialde:
o AEB, (%10,7 balioan eta %4,2 bolumenean)
o Belgika, (%30,2 eta %29 hurrenez hurren)
o Kanada (%39,4% eta %88,9)
o Mexiko (%44,3 eta %34,3)
o Norvegia (%33,2 balioan eta %27,5 bolumenean)
• Alde negatiboan Suedia eta Austria ditugu, balio aldetik; bolumenari begiratuta, berriz, aztertutako 16 herrialdeek datu positiboak izan dituzte.
Probintziak
• Araba da Euskal Herriko probintzia inportatzaile nagusia, guztizko esportazioen balioaren %92,8rekin eta bolumenaren %74,6rekin; zenbaki absolutuetan ere Araba igo da gehien; izan ere, 19,7 milioi euro eta 5,9 milioi litro gehiago esportatu zituen 2011ko lehen hamaika hilabeteetan.
• Gipuzkoak ere gora egin zuen: %15,1 balio aldetik, eta %8,9 bolumen aldetik.
• Bizkaiak pisu txikia du guztizkoan, eta berak izan du bilakaera kaskarrena, balioan %37,4 jaitsi baita, eta bolumenean, berriz, %48.
Espainia, oro har hartuta
• Azarora arte, euskal esportazioek Espainiako esportazioen pare igo dira balioari dagokionez (%17,6 Euskal Herrian eta %17,5 Espainian); bolumenari begiratzen badiogu, ordea, Espainia gehiago igo da (%+26,5) Euskal Herria baino (%+19,2).
• Batez besteko preziora joz gero, Espainiako ardo-esportazioen jaitsiera (7,1%) Euskal Herrikoena baino askoz esanguratsuagoa da (%1,3). Gainera, Euskal Herriko ardoen batez besteko prezioa (3,33 euro litroko) Espainiakoena baino dezente handiagoa da (1,00 euro litroko).