Azken eguneratzea: 2012/02/03
Nazioko eta nazioarteko aditu ezagunek hartuko dute parte topaketan, eta krisiak markatutako etorkizunari aurre egiteko ideia eta tresna estrategikoak eskainiko dituzte.
Congreso Seed 2012
Sektorearen etorkizuna, merkatuetan gertatzen ari diren aldaketa eta eraldaketak, eta herritarren kontsumo-ohiturak izango ditu ardatz otsailaren 15ean eta 16an Gasteizko Europa Gizarte Etxean izango den SEED 2012 Nekazaritzako Elikagaien I. Biltzarrak.
Nazioko eta nazioarteko aditu ezagunek hartuko dute parte topaketan, eta “krisiak markatutako etorkizunari aurre egiteko ideia eta tresna estrategikoak eskainiko dituzte”. “Helburua da sektorearen errealitatearen berri edukitzea eta enpresen lehiakortasuna eta negozioak hobetzeko beharrezkoak diren baliabideak ezartzea, sektoreko enpresek ikusten dituzten errealitateei irtenbide bideragarriak emateko konponbide eta irtenbideen bidez”, azpimarratu dute SEED 2012 Biltzarraren bultzatzaile den Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saileko iturriek.
Patxi Lopez lehendakariak inauguratuko du Biltzarra; hainbat eremu tematiko edukiko ditu, eta hizlariei entzuteko eta balio-kate osoan funtsezkoan izan daitezkeen alderdiei buruz gogoeta egiteko aukera egongo da; egungo merkatuaren egoeraz, kontsumitzailearen ezagutzaz, marketinaz, eta nekazaritza eta elikadura enpresen produktuen salmentaz eta banaketaz, besteak beste.
Honako hizlari hauek parte hartuko dute: Josep Puxeu, (Landa eta Itsas inguruetako Estatu Idazkari ohia); Horacio Gonzalez Aleman (FIABeko idazkari nagusia); Fernando Pasamon (DELOITTE); Javier Berasategui (Berasategui & Asociados); Javier Amezaga (Eroskiko zuzendari nagusia); Pablo Juantegui (Telepizza); Carlos Anadon (Diageo); Roxanne Feller (Fooddrink Europe); Ignacio Larracoechea (Promarca); Jose Antonio Boccherini (Instituto San Telmo) eta Mario Pezzini (OCDE).
Informazio gehiago nahi izanez gero: