|
Eraldaketa proposamena
Helburuak lortzean aurrerapena neurtzeko, beharrezkoa da adierazleak izatea. Ereduaren jarduera esparru bakoitzean zehaztutako adierazleak estatistika informazio fidagarrian oinarritzen dira. Gainera, informazio hori iraunkorra da, eta beraz, nazioarte mailako alderaketa egiteko aukera ematen du. Ildo horretan, baliatutako informazioa EUSTAT Euskal Estatistika Institutuak egindako Informazio Gizartearen Inkestetatik jaso da.

|