Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 

WAI-A

Sarrera

 

 

Erabateko eraldaketa

Une honetan, gizarte industrialetik Informazio Gizarte berrirako pixkanakako trantsizio prozesuan gaude. Gizarte berri horrek dakarren erabateko aldaketak aldaketa teknologiko, ekonomiko, sozial eta politiko sakonak dakartza berarekin, eta horiek guztiek pentsatzeko, lan egiteko, jarduteko eta bizitzeko modua aldarazten dute erabat.


Bultzada berri bat

Bultzada berri bat emateko garaia da, euskal gizartea errealitate berri horretara egokitzeko prozesua bizkortzen laguntzeko. Egun, Euskadik atzeraezinezko konpromisoa du Informazio Gizartearekin.
Bultzada berri hori Euskadi Informazio Gizartean Planaren bidez gauzatzen da. Horrek apustu estrategikoa eta konpromiso politikoa izan nahi du legegintzaldi honetan. Plana ekimen ireki eta dinamikoa da, eta ateak irekita ditu gizarte osoak parte hartzeko aukera izan dezan.

 

Proiektu propioa

Murgildurik gauden aldaketa prozesuan zalantzak sortzen dira eredu sozial berria itxuratuko duten balio eta jardueren inguruan. Ondorioz, aurrera egingo badugu, gaur inoiz baino gehiago, behar-beharrezkoa da proiektu propioa izatea, geure etorkizuna eraikitzen joateko.

 

Gure ikuspegia: Euskadi digitala gustiontzat

Euskadi aktibo, ekintzaile eta protagonista, lankidetzan jarduten duten pertsona sareen inguruan antolatzen dena, nortasunari eutsiz mundura zabaltzen dena, garapenaren eragiletzat ezagutza duena, tolerantea izaki talentua erakarri eta gordetzeko gauza dena, pertsona guztiak bizikidetza proiektu komunean bateratuz.

Gure ikuspegiaren arabera, agente sozialek eginkizun hauek izango dituzte:

  • Herritarrak: protagonistak, integratuak, prestatuak eta motibatuak.
  • Enpresak: informazio Gizartea garatzeko eragile eta ereduak.
  • Administrazioa: laguntzailea, dinamizatzailea, erreferentea eta beharrezko den orekaren bermatzailea.
Azken eguneratzea: 2007/06/06