Sailburuaren Ongietorria

Teknologia berriak gure bizitza profesionalaren zati funtsezkoa dira, eta gure harremanak orain artekoak ez bezalakoak izatea dakarte. Horregatik, Eusko Jaurlaritzaren Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailetik bilgune berri bat sortu eta garatu dugu, Nasdap.
Web berri hau diseinatzerakoan geure buruari jarri diogun helburua, Lehen Sektorearekin zerikusia duten ekintza guztien berri ematea besterik ez da, herri-erakundeen, sektoreko ordezkarien eta herritarren arteko harremana hobetuz, lurreko eta arrantzako profesionalei dagokien guztian kontua berezia jarriz. Nekazariek, abeltzainek, arrantzaleek, basoberritzaileek… nekazaritzako elikagaien industriako enpresariek, kontsumitzaileek edo beste barik Euskadiko landa-giroan bizi diren gizon-emakumeek, denek jaso dezakete informazioa eta komunika daitezke berariaz beraiengan pentsatuz, beren beharrak kontuan hartuz diseinatu den tarte honi esker.
Ekimen honek zerikusi zuzena du, gainera, Euskadi Informazioaren Gizartean planarekin, Euskal Administrazioaren barruan ezaugarri horiek dituzten egitasmoak elkartzeko faktore gisa, eta, zehatzago, gure Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailaren E-DAP planean kokatuta dago. Garai digitalean bete-betean gaudelarik, jakitun gaude gure erantzukizuna, bereziki Lehen Sektoreko profesionalen artean, informazio-bide berriak bultzatzea dela eta, Web honetako mezuontziaren bidez ekarpenak, iradokizunak edo eskariak jasoz –horretarako sortu baita– komunikazioa hobetzea.
Nasdapek nekazaritza- eta arrantza-arloetara zuzendutako zerbitzu-multzo bat erakusten digu, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren eskumenak direnak, hala nola, laguntza-deialdi eta –ordainketak, prestakuntza-ikastaldiak, berrikuntzak, estatistika-datu garrantzitsuak, berri jakingarriak edo sektorearekin eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailarekin zerikusia duten fundazio, institutu, elkarte eta bestelako erakundeekin harremana izanteko aukera. Informazio-bolumen hau guztiau helbide bakarrean bildu izana oso erabilgarria izatea espero dugu.
Ezarritako harremanak hobetzea erronka etengabea da profesionalak ere tartean sartzen dituen Administrazioarentzat, eta ziur nago kohesioa eta denon asebetetasun-maila areagotzen lagunduko duela.
Gure borondatea da Web honek era argi eta eraginkor, bizkor eta atseginean informatzeko balio izatea, eta bertara hurbiltzen diren guztiak jarrera parte-hartzailea izatera bultzatzen ditut. Zeuen esanetara gauzkazue.
Gonzalo Sáenz de Samaniego
Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailburua