Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza eta abeltzaintzako ustiategietan sasoiko lana egiten dutenentzako ostatuak eraiki, egokitu, hobetu edo ekipatzeko diru-laguntzen erregimena ezarri eta arautzea.
NORI ZUZENDUA
Onuradunak:
Laguntzak: pertsona fisikoak edo juridikoak, publikoak edo pribatuak, baldin eta, Dekretu honetan xedatutakoa betetzeaz gain, eraikinen jabe badira edo beste eraren bateko titulu juridikoren bat badute, ostatuak eta ekipamenduak eraiki, egokitu edo hobetzen badituzte, eta gero Euskal Autonomia Erkidegoan zerbitzuak betetzen dituzten sasoiko langileentzat erabiltzen badituzte.
- Diru-laguntzaren gai diren inbertsioak edo gastuak egiten dituzten ostatuek Euskal Autonomia Erkidegoko udalerrietan egon beharko dute.
- Egingo den inbertsioaren edo gastuaren zehaztasun memoria eduki beharko da, non sartuko diren exekuzio epeen aurreikuspena, kokamena, finantzaketa eta behar bezala zehaztutako aurrekontua; eta horiekin batera obra proiektua, lizentzia eta, beharrezkoa izanez gero, udal baimena. Ostatuei buruz indarrean dauden xedapen bereziei egokitu beharko zaie proiektua.
- 200.000 eurotik gorako «Minimis» laguntzak eskatuta ez izatea diru-laguntzaren eskabidea aurkeztu aurretiko bi ekitaldi fiskaletan, ez eta eskabidea aurkezten den ekitaldi fiskalean ere.
- Egunean izatea zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak.
- Buruturik egon behar dira Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Orokorrak edo haren erakunde autonomoek antzeko laguntzak edo diru-laguntzak enpresa horiei itzularazteko edo haien zioz zehapenak ezartzeko oraindik izapidetze-fasean dauden prozedura guztiak.
- Diru-laguntza publikoak eskuratzea galarazten duten zigor- edo administrazio-zehapenen eraginpean ez egotea; eta horretarako ezgaituko duen lege debekurik ere ez izatea, hor sartuz sexu diskriminazioz eragindakoa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko seigarren azken xedapenean; ez izatea zehapen-prozeduraren baten eraginik, Laneko Segurtasun eta Higieneari buruzko azaroaren 8ko 31/1995 Legea ez betetzearen ondorioz.
PRESTAZIOA
Dotazioa:
laguntzen zenbateko osoa Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretatik etorriko da, eta ez ditu 232.867 euro gaindituko, betiere, indarreko legeriari jarraiki aurrekontu aldarazpenak onesten diren kasuan eguneratzeak egotearen kaltetan izan gabe.
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Eskaera
Dirulaguntzaren izapide arruntak
Izapide arruntak ez dira nahitaezkoak, eta pertsona interesdunak bere espedientearen bizitzan zehar egin ditzake, beraren ekimenez edo administrazioak aukera hori duela jakinarazten dionean.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere pertsona eskatzaileak prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki badu.
Kanal elektronikoa aukeratu bada, ordea, izapide horiek Nire Kudeaketak atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
Agiriak AurkezteaAgiriak Aurkeztea:
Administrazioak eskatutako edota interesdunak berak eman nahi dituen agiriak aurkezteko, interesdunak ondorengo inprimakia aurkeztu beharko du, eransten dituen agiriak adieraziz.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Agiriak Aurkeztea (Dirulaguntza dokumentua)Interesdunak bete beharreko inprimakia, administrazioak eskatutako dokumentuak emateko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua Epea LuzatzeaEpea Luzatzea:
Prozedura hasteko eskabideak betetzen ez baditu deialdiaren berariazko arauek eskatutako baldintzak interesdunari eskakizuna egingo zaio hamar eguneko epean akatsa zuzentzeko edo aurkeztu ez dituen nahitaezko agiriak eramateko. Hautaketa-prozesu edo norgehiagoka-prozeduretan izan ezik, betiere formulario hau beteta aurkezten badu interesdunak aukera izango du akatsak zuzentzeko epea edo eskaturiko dokumentuak eramatekoa handitu dadila eskatzeko. Epe hau bost egunetan handitu ahal da baldin eta eskatutako agiriak aurkezteko zailtasun berezirik badago.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Epea Luzatzea (Dirulaguntza dokumentua)Interesdunak bete beharreko inprimakia, akatsak zuzentzeko epea luzatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua Jakinarazpenetarako Datuak AldatzeaJakinarazpenetarako Datuak Aldatzea:
Interesdunak prozedura honetan jakinarazpenen datu pertsonalak alda ditzake erantsitako inprimakia betez. Bertan jakinarazpenak jasotzeko bidea eta hizkuntza adieraziko ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea (Dirulaguntza dokumentua)Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozeduran jakinarazpenetarako datu pertsonalak aldatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua Atzera EgiteaAtzera Egitea:
Interesdunak eskubidea izango du, bere eskabidea egin ondoren, ebazpena edonoiz eman arte du atzera egiteko. Atzera egin izanak ez dio eragozten interesdunari duen eskubideari eustea. Beraz, nahi badu eskubide horretaz baliatu ahal da beste prozedura batean.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Atzera Egitea (Dirulaguntza dokumentua)Interesdunak bete beharreko inprimakia, bere eskaeran atzera egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua Uko EgiteaUko Egitea:
Interesdunak prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskubidea izango du, horren ebazpena eman ondoren, baina uko egiten duen interesdunak berari babesten dizkion eskubideak galdu egiten ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Uko Egitea (Dirulaguntza dokumentua)Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua Errekurtsoa GorakoaErrekurtsoa Gorakoa:
Gorako errekurtsoa helegite administratibo bat da eta haren bidez lortu nahi dena da Administrazioaren organok batek hierarkikoki mendeko duen beste organo batek emandako egintza aztertu eta zuzenbidearen arabera zuzendu dezan.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Errekurtsoa Gorakoa (Dirulaguntza dokumentua)Interesdunak bete beharreko inprimakia, gorako errekurtsoa jartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua