Arrantza-jardunaren lehiakortasunari eusteko aldi baterako laguntzak.
Saila / Erakunde Autonomiaduna
Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura
Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza
Arrantza-jardunaren lehiakortasunari eusteko, arrantza-sektorearentzat minimis erregimenari atxikita dauden aldi baterako laguntzak ezartzea.
Arrantza‑ontzien armadoreak izan daizteke laguntzen onuradunak baldin eta:
a) Nekazaritza, Arrantza eta Elikadurako Ministerioko Itsas Arrantzako Idazkaritza Nagusiaren Arrantza-ontziteria Operatiboaren Erroldan alta emanda badaude.
b) Arrantza-jardueran edo jarduera laguntzailean aritu badira 45 egunetan gutxienez 2004ko azaroaren 1etik 2005eko urriaren 31ra bitartean.
c) 2004ko azaroaren 1etik aurrera jardunean hasi diren eraikuntza berriko ontzien kasuan, horien titularrak, Arrantza-ontziteria Operatiboaren Erroldan baja eman duten ordezkatutako ontzien titularren eskubideen gain geratuko dira.
Laguntzaren kalkulua egiteko, 0,095 euroko koefizientea aplikatuko zaio hornitutako gasolio litro-kopuruari. Kopuru horrek isla izan beharko du onuradunak aurkeztutako fakturetan, 2004ko azaroaren 1a eta 2005eko urriaren 31 bitarteko aldiari dagozkionak.
Real Decreto 1517/2007 , de 16 de noviembre, por el que se establece un régimen temporal de ayudas al sector pesquero, para el mantenimiento de la competitividad pesquera, acogidas al régimen de minimis.
Agindua, 2008ko urtarrilaren 11koa , Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuarena, arrantza-sektorearentzako aldi baterako laguntza-erregimena Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan aplikatzeko "minimis" erregimenari atxikita dauden aldi baterako laguntzak aurreikusten ditu arrantza-sektorearentzat azaroaren 16ko 1517/2007 Errege-Dekretuak.
Aitor Arrate Irureta
Tlf.: 944 031 460
Posta elektronikoa: a-arrate@ej-gv.es
Azaltzen den inprimakian aurkeztu behar dira eskaerak, bertan adierazten diren agiriekin batera.
2008/01/30 - 2008/02/16
- Eusko Jaurlaritza. Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saila. Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza; Donostia- San Sebastián kalea 1 – 01010 Vitoria-Gasteiz.
- Eusko Jaurlaritza. Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saila. Servicio de Estructuras Pesqueras, C/ Gran Vía, 81 – 6.º - Dpto. 6 – 48011 Bilbao
- Eusko Jaurlaritza. Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saila. Arrantzaren Antolamendurako Zerbitzua, Easo kalea 10, 20006 Donostia-San Sebastián
Era berean, eskabideok Bizkaiko eta Gipuzkoako arrantzale-kofradien federazioen eta Ondarroako Alturako Arrain Ekoizleen Erakundearen bitartez aurkeztu ahal iango dira.
Ez dira azaltzen.
Arrantza eta Akuikultura zuzendaria.
Sei hilabetekoa, eskabidea jasotzen den egunetik kontatzen hasita.
Ezespenezkoak
Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen
Ez dago
Ez dago
Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.
29/01/2008