Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 

Landa-inguruneak sustatu eta garatzeko laguntzen barruan (Erein programa). 2 - Enpresetarako, lanpostuak sortzeko eta etxebizitzarako diru-laguntzak.

LABURPENA
Titulua:
Landa-inguruneak sustatu eta garatzeko laguntzen barruan (Erein programa). 2 - Enpresetarako, lanpostuak sortzeko eta etxebizitzarako diru-laguntzak.
Xedea:

- Enpresak sortzeko, handitzeko eta modernizatzeko, eta horien babes emateko azpiegituratarako laguntzak.

- Lanpostuak sortzeko laguntzak.

- Etxebizitzetarako laguntzak.

Diru kopurua:

2011 Erein Programa osorako (II., III., IV. eta V. kapituluak) guztizko zenbatekoak 6.200.000 euro jotzen du. Horietatik 5.400.000 euro Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargura izango dira eta gainerako 800.000 euro, berriz, LGENF funts komunitarioari dagokio.

Deialdiaren araudia:
Araudia:
  • 171/2008 Dekretua (EHAA Zk. 201/2008)

    urriaren 7koa, Euskal Autonomia Erkidegoko landa-inguruneak sustatu eta garatzeko laguntzak arautzen dituena (EREIN programa).

ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Ingurumena, Lurralde Antolamendu, Nekazaritza eta Arrantza
Deialdia egiten duen organoa:
Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko Zuzendaritza
Erakunde erabakigarria:
Ingurumena, Lurralde Antolamendu, Nekazaritza eta Arrantza
Egitura atal ebazlea:
Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko Zuzendaritza
Bertan emandako arreta:

- ITSASMENDIKOI zuzenean edo dagokion Landa Garapenerako Elkarteen bitartez, ArabanBizkaian eta Gipuzkoan

- Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko Zuzendaritza
  Donostia kalea, 1
  01010 - Vitoria-Gasteiz

 

Telefono bidezko arreta:

- ITSASMENDIKOI Arkaute, Derio eta Fraisoro
Telefonoa: 945 285 387, 944 541 421 eta 943 692 162 
E-maila: arkaute@itsasmendikoi.net , derio@itsasmendikoi.net eta fraisoro@itsasmendikoi.net

- Dagokion Landa Garapenerako Elkarteetan, ArabanBizkaian eta Gipuzkoan

- Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko Zuzendaritza
Arantza Peña
Telefonoa: 945 016 308
Faxa: 945 016 310
E-maila: a-pena@ej-gv.es

TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:

- ITSASMENDIKOI zuzenean edo dagokion Landa Garapenerako Elkarteen bitartez, ArabanBizkaian eta Gipuzkoan

- Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko Zuzendaritza
  Donostia kalea, 1
  01010 - Vitoria-Gasteiz

Itzuli

- ITSASMENDIKOI zuzenean edo dagokion Landa Garapenerako Elkarteen bitartez, ArabanBizkaian eta Gipuzkoan

- Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko Zuzendaritza
  Donostia kalea, 1
  01010 - Vitoria-Gasteiz

Landa-inguruneak sustatu eta garatzeko laguntzak (Erein programa)

- Enpresak sortzeko, handitzeko eta modernizatzeko, eta horien babes emateko azpiegituratarako laguntzak.

- Lanpostuak sortzeko laguntzak.

- Etxebizitzetarako laguntzak.

NORI ZUZENDUA
Onuradunak:

Toki-erakundeak (zuzenean edo beren erakunde autonomiadunen bidez, enpresaren erakunde publikoak edo udal-sozietate publikoak), udalez gaindiko erakunde publikoak eta landa-garapeneko elkarteak. Aipatutakoen gain, landa-ondarea zaintzeko eta hobetzeko laguntza irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuek ere eska dezakete.

- 1.2. artikuluan aurreikusitako eremuren batean egin behar da laguntza jaso dezakeen ekintzaren bat.

- Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean edukitzea.

PRESTAZIOA
Dotazioa:

2011 Erein Programa osorako (II., III., IV. eta V. kapituluak) guztizko zenbatekoak 6.200.000 euro jotzen du. Horietatik 5.400.000 euro Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargura izango dira eta gainerako 800.000 euro, berriz, LGENF funts komunitarioari dagokio.

TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Eskaera
Eskaera:
Eskaera
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Landa-inguruneak sustatu eta garatzeko laguntzak (EREIN programa) (Eskaera)

Arinago izapidetu ahal izateko eskaera telematikoki bidaltzea eskatzen dizuegu (eskaera orrian bertan “enviar/bidali” botoia sakatuta). Horretarako komenigarria da  Adobe Reader 8.1.2  bertsioa izatea. Honek ez du esan nahi zehaztu den helbidera paperean bidali behar ez duzuenik. Izan ere, beharrezkoa duzue paperean eskaera orria (sinatuta eta zigiluarekin) eta behar diren agiriak bidaltzea.

Dokumentazioa:
Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Dirulaguntzaren izapide arruntak
Izapide arruntak ez dira nahitaezkoak, eta pertsona interesdunak bere espedientearen bizitzan zehar egin ditzake, beraren ekimenez edo administrazioak aukera hori duela jakinarazten dionean.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere pertsona eskatzaileak prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki badu.
Kanal elektronikoa aukeratu bada, ordea, izapide horiek “Nire Kudeaketak” atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
Agiriak Aurkeztea
Agiriak Aurkeztea:
Administrazioak eskatutako edota interesdunak berak eman nahi dituen agiriak aurkezteko, interesdunak ondorengo inprimakia aurkeztu beharko du, eransten dituen agiriak adieraziz.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Agiriak Aurkeztea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, administrazioak eskatutako dokumentuak emateko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Epea Luzatzea
Epea Luzatzea:
Prozedura hasteko eskabideak betetzen ez baditu deialdiaren berariazko arauek eskatutako baldintzak interesdunari eskakizuna egingo zaio hamar eguneko epean akatsa zuzentzeko edo aurkeztu ez dituen nahitaezko agiriak eramateko. Hautaketa-prozesu edo norgehiagoka-prozeduretan izan ezik, betiere formulario hau beteta aurkezten badu interesdunak aukera izango du akatsak zuzentzeko epea edo eskaturiko dokumentuak eramatekoa handitu dadila eskatzeko. Epe hau bost egunetan handitu ahal da baldin eta eskatutako agiriak aurkezteko zailtasun berezirik badago.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Epea Luzatzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, akatsak zuzentzeko epea luzatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea:
Interesdunak prozedura honetan jakinarazpenen datu pertsonalak alda ditzake erantsitako inprimakia betez. Bertan jakinarazpenak jasotzeko bidea eta hizkuntza adieraziko ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozeduran jakinarazpenetarako datu pertsonalak aldatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Atzera Egitea
Atzera Egitea:
Interesdunak eskubidea izango du, bere eskabidea egin ondoren, ebazpena edonoiz eman arte du atzera egiteko. Atzera egin izanak ez dio eragozten interesdunari duen eskubideari eustea. Beraz, nahi badu eskubide horretaz baliatu ahal da beste prozedura batean.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Atzera Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, bere eskaeran atzera egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Uko Egitea
Uko Egitea:
Interesdunak prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskubidea izango du, horren ebazpena eman ondoren, baina uko egiten duen interesdunak berari babesten dizkion eskubideak galdu egiten ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Uko Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Errekurtsoa Gorakoa
Errekurtsoa Gorakoa:
Gorako errekurtsoa helegite administratibo bat da eta haren bidez lortu nahi dena da Administrazioaren organok batek hierarkikoki mendeko duen beste organo batek emandako egintza aztertu eta zuzenbidearen arabera zuzendu dezan.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Errekurtsoa Gorakoa (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, gorako errekurtsoa jartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2011/06/18 - 2011/07/18
Aurkezteko epe-muga:

2011ko uztailaren 18 arte.

Ebazteko epea:

Eskabideak aurkezteko epea hasi eta 6 hilabeteko epearen barruan.

Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    Nekazaritza eta Landa Garapeneko Sailburuordetza.
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  Nekazaritza eta Landa Garapeneko Sailburuordetza.
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.