Saila / Erakunde Autonomiaduna
Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura
Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko Zuzendaritza
Dirulaguntza jaso dezaketen neurriak, NBBEF-Bermeak kofinantzatutakoak, hauek dira:
- Lurral berriro zatitzea.
- Nekazaritza eremuko nahiz antzeko eremuetako jarduerak dibertsifikatzea.
- Landa-turismoa eta eskulangintza suspertzea.
- Landa-ekonomiarako eta biztanleentzako oinarrizko hornidura zerbitzuak.
- Herriak berritzea nahiz garatzea eta baserri ondarea babestea eta kontserbatzea.
Pertsona fisikoak, zein pertsona juridiko pribatuak (irabazi-asmodunak zein gabeak), udalak eta tokian tokiko erakunde publikoak, zuzenbide publikoko korporazioak eta indarreko legediak jasotako beste edozein forma juridikodunak.
1.500.000 euro. Horietatik 1.300.000 euro 2006rako ordainketa-kredituetarako dira, eta 200.000 euro 2007rako konpromiso-kredituetarako.
50/2004 Dekretua, martxoaren 16koa, ondoko dekretua aldatzeko dena: Euskal Autonomia Erkidegoko landa-inguruneak sustatu eta garatzeko laguntzak arautzen dituen dekretua (EREIN programa).
Agindua, 2006ko apirilaren 10ekoa, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuarena, 2006ko deialdia egiten duena maiatzaren 7ko 100/2002 Dekretuaren babespeko laguntzetarako. Dekretu horrek Euskal Autonomia Erkidegoko landa-inguruneak sustatu eta garatzeko laguntzak arautu zituen (Erein programa).
Agindua, 2006ko uztailaren 20koa, Nekazaritza, Arantza eta Elikadura sailburuarena, kofinantzatutako proiektuak burutzeko beste epe bat ezarri duena eta 2006ko ekitaldirako diru-baliabideen zenbateko berria argitaratu duena, maiatzaren 7ko 100/2002 Dekretuaren babesean (Erein programa) Euskal Autonomia Erkidegoko landa-inguruneak sustatu eta garatzeko laguntzetarako deialdiari dagookionez.
Ebazpena, 2006ko abenduaren 12koa, landaren eta Itsasertzaren Garapeneko zuzendariarena, maiatzaren 7ko 100/2002 Dekretuaren itzalpean Euskal Autonomia Erkidegoko landa eremuak sustatu eta garatzeko ematen diren diru-laguntzetarako deialdia finantzatzea helburu duen baliabide ekonomikoen kopuru berria argitara ematekoa 2006. ekitaldirako (Erein programa).
Maite Intxaurregi
Telefonoa: 945-019693
Fax: 945-016310
Posta elektronikoa: m-inchaurregi@ej-gv.es
a) Eskabide-orria, behar den moduan beteta. Inprimakia lehen esandako erakundeen egoitzetan jaso ahal izango da.
b) Ordainketa burutzeko dokumentazioa ('Hirugarrenen alta').
c) Eskatzailearen (pertsona fisikoa) NANaren fotokopia.
d) Eskatzailea eratzen ari den pertsona juridikoa bada, legezko ordezkariaren NANaren fotokopia.
e) IFZren fotokopia, erakundearen estatutuak, eta erakundeari dagozkion erregistro publikoetan izena emana duela egiaztatzeko ziurtagiria, eskatzailea pertsona juridikoa bada.
f) Egin beharreko jaruderaren azalpen-memoria. Honako hauek jasoko ditu: aurrekontu zehatzak, edo/eta proformako falturak, eta horiek betetzeko aureikuspen zehaztua eta urteko ordainketa, bai eta horien finantzaketa, kokapen, emplegu-sorrera eta bideragarritasunari buruzko datuak ere. Hala badagokio, proiektatutako ekintzaren kudeaketa-eredua, eta, bereziki, pertsona juridikoen sorrera era adieraziko dira.
g) Obra-proiektua, udal-lezentziak eta baimenak, beharrezkoak badira.
h) Eskatzaileak dauzkan zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko ordainketak egunean dituela egiaztatzeko agiria.
i) Zinpeko aitorpena. (aitorpen-eredua laguntza-eskabidearekin batera eskura daiteke).
2006-5-4 / 2006-5-20
- Legez eratutako Landa-garapenerako elkarteen bitartez
edo
- NEKAZARITZA, ARRANTZA ETA ELIKADURA SAILA
LANDAREN ETA ITSASERTZAREN GARAPENERAKO ZUZENDARITZA
Donostia-San Sebastián, 1 - 3. solairua.
01010 - VITORIA-GASTEIZ
Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko zuzendariak balioespen-batzordea izendatuko du, eta batzorde horrek eskabideak aztertu eta balioetsiko ditu -dekretuan aurreikusitako balioespen- eta zenbatespen-irizpideak kontuan hartuta-, eta ebazpen-proposamena helaraziko dio Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko zuzendariari.
Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko zuzendaria
Eskabideak aurkezteko epea hasi eta 6 hilabeteko epearen barruan
2006ko ekitaldian emandako laguntzen onuradunen zerrenda.
Ezespenezkoak
Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen
Ez dago.
Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.
23/08/2006