SIGPAC-en agertzen diren barrutien erabilpenak, mugaketa-grafikoak edo beste ezaugarriek daukaten helburua da NPBren laguntzen eskaerak betetzean nekazariari laguntzea . SIGPAC-en benetako erabilpena agertzen ez denean eta beste erabilpen bat agertzen bada, nekazariak laguntzen eskaera egin beharko du benetako erabilpena kontuan harturik eta bere Autonomia Erkidegoan eskudun zerbitzuari gertakaria helaraziko dio.
Ikonoa sakatu aplikazioan sartzeko
Zer da Sigpac-a
Sigpac-en informazioa
Zein laguntzetara eragiten die Sigpac-ek
Nola egin aldaketa-proposamenak Sigpac-eri
Non eta nola kontsultatu daiteke Sigpac-a
Kontaktua: sigpac@nasdap.net
SIGPAC-a Nekazal Lursailak Identifikatzeko Sistema Geografiko berria da. Honen bidez, nekazari eta abeltzainek azalerari lotutako laguntza komunitarioen eskaerak egin behar dituzte. Nekazal lursailak identifikatzeko sistema honen abiarazteak, Estatu Kide guztiek betebeharreko eskakizun komunitario bati erantzuten dio.
SIGPAC-a otsaileko 1etik aurrera erabiltzen da, 2005/2006 kanpainan zehar laguntza komunitarioak eskatzeko epearen hasierarekin bat eginik.
SIGPAC-ek katastroa ordezkatzen du zenbait laguntza komunitarioak eskatzeko erreferentzi gisa, eta helburu honekin bakarrik. Izan ere, SIGPAC lursailetan egin daitezkeen aldaketak, ez dira aldaketa katastralak, eta ez diote jabetzaren eskubideari eragiten.
SIGPAC-a hurrengo datuak erabiliz sortu da: Aireko argazkiak (ortofoto digitala), 1:5.000 eskalan, Landa-katastroaren lursailen mugaketa eta Esparruak mugatzeko lur erabileren fotointerpretazioa.

SIGPAC-en elementu berria sortu da, esparrua hain zuzen ere. Landa-katastroko azpipartzelaren baliokidea izango litzatekeen osagaia da. Baina esparrua berria egin da eta zenbakizko identifikazio bat egokitu zaio.
Esparrua, lursail baten barruan, nekazal erabilera berdina duen lur azalera jarraia da. Beraz, lursail bakoitzean esparru bat edo bat baino gehiago egon daiteke bertan ematen diren labore edo labore taldeen arabera.
SIGPAC esparru bakoitzaren identifikazioa bost osagaiez osatua dago, lehenengo laurak landa-katastroarekin bat datozelarik: Lurralde Historiko, Udalerri, Poligono, Lursail eta SIGPAC esparruaren Zenbaki.
SIGPAC-ek, goldagarriak diren erabiletarako, ustiapenaren erregimena (lehorreko-ureztatu) ere erantsi egiten du, landa-katastroan ageri den informaziotik zuzenean ateratakoa.
Esparru mailan aztertutako erabilerak hurrengo hauek dira:
Azaleren datuak
Azken urteotan berriro katastratuak izan diren eremuetan, landa katastroak orain arte emandako azaleren datuak, SIGPAC-ekoen antzekoak izango dira, lursail mailara arte.
Katastro zaharreko eremuetan, azalerako datuak SIGPAC-ek birkalkulatu ditu informazio grafikoaren arabera. Kasu hauetan, azalerako datuak zerbait aldatuko dira orain arte landa-katastroan erabilitakoekin alderatutak.
Zein laguntzetara eragiten die SIGPACek
Azalerari loturiko laguntza komunitario guztiak SIGPAC-aren arabera aitortu behar dira:
SIGPAC-ek laguntzen aitorpenerako tresna bezala suposatuko duen abantailarik nagusiena, lursail berean dauden nekazal erabilera ezberdinen informazio daukala da (esparrua deitu dena). Honela, nekazariak segurtasun eta berme haundiagoa edukiko du kanpaina bakoitzean egiten diren kontrolekiko. Era horretan, kontrolek eragindako gertakari gradua eta hauek laguntzetan dakartzaten zigorrak gutxiagotu egingo dira.
Nola egin aldaketa-proposamenak SIGPAC-eri
SIGPAC-eko datuak jendeaurreko informazioarenpean jartzen duen eta alegazioak aurkezteko prozedura ezartzen du 2005eko otsailaren 4ko aginduak. Lehenengo aldian Sigpac-en sartu ez ziren udalerriek jakinarazteak jasotzen dituzten unetik 2 hilabeteko epea dute alegazioak aurkezteko.
Aldi honen zehar, beren lursaileko SIGPAC-eko datuekin ados ez daudenek, hurrengo idatzi-eredua (pdf 116 Kb)aurkeztu ahal izango dute Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abelzaintza Zuzendaritzara zuzenduta.
Non eta nola kontsultatu daiteko SIGPAC
Zure lursailekin erlazionaturiko SIGPAC-aren informazioa Eskualdeko Nekazaritza Bulegoetako pertsonal teknikoaren bitartez jaso dezakezu.
SIGPAC-eko informazioa interneten erabilgarria den bisore kartografiko batean kontsulta daiteke ere, udalerri, poligono eta lursail datuetan oinarritzen den bilaketa sistema baten bitartez. Bisore honek lursailaren informazio grafikoa eta lursailari lotutako informazio guztia ematen du. Informazio honek ere Red Natura 2000ren eremuari dagokion lursaila adierazten du (Komunitate-Garrantzizko Inguruak (LIC) edo Hegaztien Babesa Bereziko Guneak (ZEPA)).