|

Araudia
Terminoak
Operadoreen betebeharrak
EME aplikazioa
Dokumentu interesgarriak
Sarrera
Orrialde honen helburua da EME aplikazioa eskuratzea erraztea Euskal Autonomia Erkidegoan esnegintzan diharduten operadoreek, esne gordina ustiategitik industriaraino bidaltzean bete beharreko eginbeharrak bete daitezen. Gainera, Administrazioan aurkeztutako informazioaren segimendua egin eta informazio hori eskatzeko aukera eman nahi zaie, baita esnegintzako edukiontziak identifikatzeko etiketak eskatzeko ere.
2000. urteko Elikadura Segurtasunaren liburu zuriak helburu nagusi gisa ezarri zuen elikadura arloan segurtasun maila handia bermatzea. Izan ere, azken urteotan gertatutako elikadura krisien ondoren, kontsumitzaileak konfiantza berreskuratzeko beharra zuen, eta behar horri erantzun behar zitzaion.
Horretarako, elikagaien ekoizpen, eraldaketa, banaketa eta merkaturatze sistemaren ikusmolde integrala proposatu du. Sistema horretan, elikadura katea osorik hartzen da kontuan; eta, kate maila bakoitzak, kontsumitzailearen esku jartzen diren produktuen gaineko erantzukizunaren bere zati alikuota izango du.
Horrela, EME datu basea (Esne Mugimenduen Erregistroa) sortu da, helburu honekin: elikadura segurtasuna bermatzea eta behin esne gordinaren trazabilitatea bideratzea. Horretarako, behi esne gordina ekoiztearekin, biltzearekin, garraiatzearekin, biltegiratzearekin eta tratatzearekin zerikusia duten eragile guztiak eta horien artean gertatzen diren mugimendu guztiak eta esne edukiontziak identifikatu eta erregistratuko dira. Helburu horiek guztiak aurrera eramateko lanetan, Euskal Autonomia Erkidegoko ekoizle eta operadore guztiek parte hartzea lortu nahi da.
|