Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Nekazaritza eta Abeltzaintza
 

WAI-A

Ustiapen-koadernoa

Nekazaritza ustiapena

 

Europako araudiak ezarritakoaren arabera nekazaritza- eta abeltzaintza-ustiapenen titularrek Ustiapen-koadernoa (pdf 581 Kb)  izan beharko dute, eta bertan, ustiapenean burutzen diren ekintzak guztiak jaso beharko dira.    

Beraz, beharrezkoa da ustiapen guztietan honako datu hauek erasota uzteko koaderno bat izatea:  erabilitako produktuen izaera eta jatorria, ekoiztutako produktuak, burututako tratamenduak, analisien emaitzak, ongarrien eta osasun-produktuen erabilera, izurrite eta gaixotasunak, etab.

 

Koaderno honekin erregistro ezberdinak jasotzeko erabili diren koaderno guztiak koaderno bakar batean bateratzea lortu nahi da, errazago erabili ahal izateko. Dena dela, abeltzaitza-ustiapenen kasuan, koaderno horrezaz gain Behi Aziendako Erregistro Liburua bete beharko da. Liburu hori dagokion foru aldundiak kudeatzen du.

Koaderno horretan hainbat atal daude: ustiapenari edo jardunari eragiten diotenak baino ez dira erabili beharko, eta, ustiapenean burutzen diren ekintza guztiak JASO beharko dira, bai eta erabilitako produktuak ere.  

Kontuan hartu behar da ustiapenean kontrolen bat egiten denean (primak, baldintzak etab.) ikuskatzaileek koaderno hori eskatuko dutela eta egunean egon beharko duela.  Koadernoa behar bezala beteta ez badago, murrizketaren bat jasan daiteke jasotzekoak dauden ordainketetan. 

Ustiapen-koadernoa (pdf 581 Kb) hau betetzea nahitaezkoa da kanpaina honetatik eta oharrak eguneratuta egon beharko dute uneoro. Horiek horrela, abereak dituztenek 2008ko urtarrilaren 1etik jaso beharko dituzte egoki diren oharrak, eta, landareen ekoizleek, 2008ko laguntza-eskabideetarako aurkeztuko diren lursailak jadanik prestatzen hasi direnetik edo hasten diren unetik.

Azken eguneratzea: 2008/02/14