Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Landa Garapena
 

WAI-A

LEADER + Programa

LEADER esaten zaie Europako Batasunak landa garapenaren inguruan bata bestearen atzetik hartu dituen ekimenei: “Liaisons entre activités de Developement de L'Economie Rural" (landa eremuetako ekonomia garatzeko jardueren arteko loturak).

LEADER+ landa garapenaren inguruan garatu den azken hiru ekimen komunitarioetan azkena da (2000 apirilaren 14ko aurkeztuta). Ekimenaren helburua da kalitatezko garapen iraunkorreko estrategia originalak sustatzea:
  • ondare naturala aintzat hartzeko forma berriekin saiatzeko,
  • enplegua hobetzeko,
  • landa eremu bakoitzaren antolaketaren kalitate hobetzeko.

LEADER+ (2000-2006) ekimenak laborategi baten eginkizuna betetzen jarraitzen du, Europako batasunak landa garapenaren inguruko politikan eragingo duten garapen integratu eta iraunkor berriak aurkitzeko eta horiekin saiatzeko.

LEADER+-ek enfasia ipini behar du biltzen dituen lau alderdietan edo gaietan: ezagutza eta teknologia berrien erabilera, bizi kalitatearen hobekuntza, tokian tokiko produktuak aintzatestea eta baliabide naturalak eta kulturalak aintzatestea. Aitzindari izaera, kalitatezko bazkideak (elkarteak) eta lurralde arteko eta nazioarteko proiektuetak ere babesten ditu. 

LEADER+ programaren ardatz nagusia EAEan informazio eta teknologia berriak sustatzen dituzten proiektuak dira..

Helburu orokorra

Euskadiko 2 helburuko landa-eremuetan garapen sozio-ekonomikoa erraztea, eremu horietako biztanleen bizi-kalitatea hobetzeko eta populazioari eusteko. Eta hori guztia egiten da gure landa-eremuen garapenean diharduten agenteen parte-hartze zuzena ahalbidetzen duen ereduaren bitartez.

Helburu espezifikoak

  • Informazioaren gizartean sartzeko aukera berdintasuna bultzatzea eta landa eremuak eta hiri eremuak parekatzea.
  • Teknologia berrien inguruko lanpostuak sortzea eta horiei eustea.
  • Nekazaritza eta horren antzeko arloak dibertsifikatzea.
  • Merkaturatzeko eta ekoizteko bide berriak bilatzea.
  • Lehen sektoreko langileen arteko elkarlanean oinarritutako lan metodoak aurkitzea.
  • Formazioaren eta informazioaren inguruan metodo berriak diseinatzea.
  • Ingurune naturala zaintzen eta ingurumena babesten laguntzea.
  • Emakumezkoen eta gazteen inguruan aukera berdintasuna eta diskriminazio positiboa bultzatzea.
  • Landa eremuen artean lankidetzarako proiektuak elkarrekin burutzea.
  • Landa eremuen arteko osagarritasuna eta sinergia bilatzea.
  • Teknologia eta egiten jakitea transferitzea eta elkarrekin burutzeko ikasketak bultzatzea.
  • Landa eremuak sakabanatuta eta bakartuta daudenez, eremu horietako oztopoak murriztea. LEADER + ekimena martxan jartzean, Europan sortzen diren landa eremuen sareak integratzea.
Azken eguneratzea: 2005/09/27