LEADER ikuspegipeko laguntzak, 2007-2013 aldiko Autonomia Erkidegoko Landa Garapenerako Programan sartuta daudenak:
a) Lanbide-hezkuntzako ekintzetarakoak.
b) Nekazaritzakoak ez diren jardueretarantz dibertsifikatzeko ekintzei ematekoak.
c) Mikroenpresak sortu eta garatzeko laguntzak ematekoak.
d) Turismo-ekintzak sustatzekoak.
e) Landa-ekonomiarako eta -biztanleentzako oinarrizko zerbitzuak ezartzekoak.
f) III. ardatzak jorratutako alorretan jarduten diren ekonomia-eragileei prestakuntza eta informazioa emateko ekintzetarakoak.
g) Lurralde arteko eta nazioz gaindiko lankidetza.
Deialdiaren guztizko zenbatekoak 4.378.976 euro jotzen du. Horietatik 2.644.649 euro Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargura emango dira (844.649 euro ordainketa-kredituetarako dira, eta 1.800.000 euro 2012ko konpromiso-kredituetarako) eta gainerako 1.734.327 euro, berriz, LGENF funts komunitarioari dagokio.
argitaratzeko zain
Leader ikuspegiaren aplikazioa arautzeko, 2007-2013 aldiko Euskadiko Landa Garapen Iraunkorreko Programaren arabera.
- Landa Garapenerako Tokiko Ekintzako Taldea - MENDINET
Alicia Ubeda
Telefonoa: 945 410 309
E-maila: mendinet@mendinet.org
- Landaren eta Itsasertzaren Garapenerako Zuzendaritzan
Arantza Peña
Telefonoa: 945 016 308
Faxa: 945 016 310
E-maila: a-pena@ej-gv.es
Euskadiko Autonomia Erkidegoko landa ekonomia dibertsifikatzeko eta landa-biztanleriaren bizi-kalitatea hobetzeko laguntzak (LEADER programa)
"Landa Garapenerako Tokiko Ekintzako Taldea - MENDINET" proposatutako proiektuen titularrek jasoko dituzte laguntza hauen onurak, 185/2008 Dekretuaren II. Kapituluko laguntza-araubidean xedatutakoaren arabera.
185/2008 Dekretuak, azaroaren 11koa, laguntza bakoitzarako ezartzen dituenak, II. Kapituluan.
Deialdiaren guztizko zenbatekoak 4.378.976 euro jotzen du. Horietatik 2.644.649 euro Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargura emango dira (844.649 euro ordainketa-kredituetarako dira, eta 1.800.000 euro 2012ko konpromiso-kredituetarako) eta gainerako 1.734.327 euro, berriz, LGENF funts komunitarioari dagokio.
Arinago izapidetu ahal izateko eskaera telematikoki bidaltzea eskatzen dizuegu (eskaera orrian bertan “enviar/bidali” botoia sakatuta). Horretarako komenigarria da Adobe Reader 8.1.2 bertsioa izatea. Honek ez du esan nahi zehaztu den helbidera (Landa Garapenerako Elkarteen bidez edo, bestela, zuzen-zuzenean Landa Garapenerako Tokiko Ekintzako Taldea - MENDINETen) paperean bidali behar ez duzuenik. Izan ere, beharrezkoa duzue paperean eskaera orria (sinatuta eta zigiluarekin) eta behar diren agiriak bidaltzea.
Hirugarrenaren alta-agiria aurkeztu beharko da azken bost urtean Eusko Jaurlaritzako diru-laguntzarik ez bada jaso edo agertu den alta-agiria zuzendu nahi bada.
Epea luzatu da 2011ko maiatzaren 9 arte.
Laguntzak eskatzeko epea hasten den egunetik, 6 hilabete.