Oharra: atal honen bakarrik diru-laguntzak eskatzeko baldintzak arautzen dituen araudia jasotzen du. Bakoitzaren deialdia ZUZENEAN begira daiteke
56/2000 Dekretua, martxoaren 21ekoa, zeinaren bidez fruta eta barazkien ekoizleen elkarteentzako laguntzak emateko modua arautzen baita. (2000/04/10, EHAA 70 zk.)
298/2000 Dekretua, abenduaren 26koa, zeinaren bidez laguntza-programak ezarri baitira nekazaritzako, basoko, arrantzako, akuikulturako eta elikagaigintzako produktuak merkaturatu eta eraldatzeko baldintzak hobetzeko. (2000/12/30, EHAA 249 zk.)
Oharra: Dekretu hau 172/2008 Dekretuak (Lehiatu programa) indargabetzen du.
283/2003 Dekretua, azaroaren 18koa, nekazaritzako, basoko, arrantzako, akuikulturako eta elikagaigintzako produktuak merkaturatu eta eraldatzeko baldintzak hobetzeko laguntza-programak ezarri zituen dekretua aldatzen duena. (2003/12/24, EHAA 251 zk.)
Oharra: Dekretu hau 172/2008 Dekretuak (Lehiatu programa) indargabetzen du.
209/2003 Dekretua, irailaren 9koa, beraren bidez nekazaritzako elikagaien industrientzako laguntzak ezarri dira, euren produktuen kalitatea hobetu dezaten (Ekin programa). (2003/09/24, EHAA 186 zk.)
Oharra: Dekretu hau 172/2008 Dekretuak (Lehiatu programa) indargabetzen du.
229/2003 Dekretua, irailaren 30ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko landa-garapen eta mendi-nekazaritzako elkarte eta federazioei nahiz nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreetako elkarte eta federazio profesional eta enpresaburuenei zuzendutako laguntzei buruzkoa (Elkarteak programa). (2003/10/14, EHAA 200 zk.)
258/2003 Dekretua, urriaren 21ekoa, nekazaritzako eta elikadurako produktuak sustatzeko jarduketetarako laguntzari buruzkoa. (2003/11/14, EHAA 223 zk.)
Oharra: Dekretu hau 172/2008 Dekretuak (Lehiatu programa) indargabetzen du.
67/2004 Dekretua, apirilaren 6koa, arrantzaren eta arrantzako nahiz akuikulturako produktuen arlorako laguntzena. (2004/06/29, EHAA 122 zk.)
413/2005 Dekretua, abenduaren 13koa, arrantzaren eta arrantzako nahiz akuikulturako produktuen arlorako laguntzen dekretua aldatzekoa. (2005/12/30, EHAA 248 zk)
172/2008 Dekretua, urriaren 7koa, nekazaritzako produktuak eta elikagaiak eraldatu, merkaturatu eta sustatzeko laguntzak ematekoa (Lehiatu programa). (2008/10/22, EHAA 202 zk.)
|