Oharra: atal honen bakarrik diru-laguntzak eskatzeko baldintzak arautzen dituen araudia jasotzen du. Bakoitzaren deialdia ZUZENEAN begira daiteke.
197/2003 Dekretua, uztailaren 29koa, nekazaritza-ekoizleak nekazaritza, abeltzaintza edo basozaintzako ekoizpenen prezioak konpentsatzea helburu duten erakundeetan integratzea sustatzeko (2003/08/26, EHAA 165 zk.)
203/2003 Dekretua, irailaren 2koa, Euskal Autonomia Erkidegoan ernalkuntza autogamoko zerealhazien kalitatea sustatzeko plana ezartzen duena (2003/09/11, EHAA 177 zk.)
229/2003 Dekretua, irailaren 30ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko landa-garapen eta mendi-nekazaritzako elkarte eta federazioei nahiz nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreetako elkarte eta federazio profesional eta enpresaburuenei zuzendutako laguntzei buruzkoa («Elkarteak» programa) (2003/10/14, EHAA 200 zk.)
268/2003 Dekretua, urriaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoko patata landu, biltegiratu eta merkaturatzeko laguntzak ematea arautzen duena (2003/11/24, EHAA 229 zk.)
13/2004 Dekretua, urtarrilaren 20koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazarien Elkarteei eta horien Batasunei buruzkoa. (2004/02/16, EHAA 31 ZK.)
13/2004 Dekretua, ondoko dekretuarena: "13/2004 Dekretua, urtarrilaren 20koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazarien Elkarteei eta horien Batasunei buruzkoa". (Hutsen zuzenketa) (2004/03/02, EHAA 42 zk.)
42/2004 Dekretua, martxoaren 2koa; honen bidez, Behien Entzefalopatia Espongiformea (BSE) antzemateko test azkarra egindakoan positibo eman duen kanalaren hilketa-kate bereko aurre-aurreko kanala, ondorengo biak eta hortik datozen azpi-produktuak galtzearren emango diren kalte-ordainak ezartzen dira (2003/11/24, EHAA 85 zk.)
89/2004 Dekretua, maiatzaren 18koa, Euskal Autonomia Erkidegoan nekazaritza eta ingurumeneko neurri eta konpromisoak hartzeko laguntzei buruzkoa (2004/06/11, EHAA 110 zk.)
162/2004 Dekretua, uztailaren 27koa, Euskal Autonomia Erkidegoko mahastiak berregituratu eta birmoldatzeko planentzako laguntzei buruzkoa (2004/08/25, EHAA 162 zk.)
243/2004 Dekretua, azaroaren 30ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzako ustiategietarako, landa-eremuen garapen eta egokitzapenerako, eta basogintzarako laguntzak arautzen dituena (2004/12/16, EHAA 239 zk.)
20/2005 Dekretua, urtarrilaren 25ekoa, Nekazaritza Politika Bateratuaren esparruan Euskal Autonomia Erkidegoan ematen diren zuzeneko laguntzei zenbait baldintza aplikatzeari buruzkoa (2005/02/15, EHAA 31 zk.)
Oharra: Dekretu honek 162/2004 eta 86/2006 dekretuei dagokie.
82/2006 Dekretua, apirilaren 11koa, Nekazaritza Politika Bateratuaren esparruan Euskal Autonomia Erkidegoan ematen diren zuzeneko laguntzei zenbait baldintza aplikatzeari buruzko dekretua aldatzen duena (2006/05/10, EHAA 87 zk.)
30/2005 Dekretua, otsailaren 15ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko erlezaintzarentzako laguntzei buruzkoa (2005/03/10, EHAA 48 zk.)
Agindua 2005eko maiatzaren 17koa, Nekazaritza eta Arrantza sailburuarena; honen bidez, administrazio-prozedura antolatzen da EAEn ordainketa bakarreko araubideko laguntza-eskubideak behin-behinekoz ezartzeko eta eskubide horien onuradunak zein diren identifikatzeko (2005/06/10, EHAA 109 zk.)
Agindua, 2005eko urriaren 13koa, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuarena, EAEn ordainketa bakarreko araubideko laguntza-eskubideak behin-behinean ezartzeko eta eskubide horien onuradunak zein diren identifikatzeko administrazio-prozedura antolatzen duen agindua aldatzekoa (2005/11/07, EHAA 211 zk.)
Agindua 2005eko uztailaren 29koa, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuarena, NPBaren zuzeneko laguntzetan murrizketak aplikatzeko baldintzen ez betetzeak ebaluatzeko irizpideak eta metodologia ezartzen dituena (2005/09/28, EHAA 185 zk.)
Oharra: Agindu honek 20/2005 dekretua garatzen du, beraz 162/2004 eta 86/2006 dekretuei dagokie ere.
Agindua, 2006ko urriaren 11koa, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuarena, 2007ko ekitaldian hazitarako patata ekoizteko baimena duten herrien zerrenda argitaratzekoa. (2006/11/14, EHAA 217 zk.)
236/2006 Dekretua, azaroaren 21ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko patata hazi, biltegiratu eta merkaturatzeko laguntzak ematea arautzen duena. (2006/11/28, EHAA 227. zk)
237/2006 Dekretua, azaroaren 21ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoan egiten diren erkidegoz gaindiko intereseko abeltzaintzako lehiaketetan animalien erosketa sustatzekoa (2006/11/28, EHAA 227. zk)
62/2007 Dekretua, apirilaren 17koa, nekazaritza eta abeltzaintzako sektorean sasoiko lana egiten dutenentzako ostatuak diruz laguntzen dituena. (2007/06/04, EHAA 106 zk.)
77/2007 Dekretua, maiatzaren 8koa, bizirik dauden abereak eta abeltzaintzarekin zerikusia duten produktuak errepidez garraiatzeko erabiltzen diren ibilgailuak garbitzeko eta desinfektatzeko zentroak instalatzeko eta egokitzeko laguntzei buruzkoa. (2007/05/17, EHAA 94. zk)
157/2007 Dekretua, irailaren 18koa, Euskal Autonomia Erkidegoko mahastiak berregituratu eta birmoldatzeko planentzako laguntzei buruzko Dekretua aldatzeko dena. (2007/10/01, EHAA 189 zk.)
197/2007 Dekretua, azaroaren 13koa, Euskal Autonomia Erkidegoko patata hazi, biltegiratu eta merkaturatzeko laguntzei buruzko Dekretua aldatzen duena. (2007/11/16, EHAA 221 zk.)
9/2008 Dekretua, urtarrilaren 15ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko erlezaintzarentzako laguntzei buruzko Dekretua aldatzeko dena (2008/01/28, EHAA 19 zk.)
Agindua, 2008ko ekainaren 30ekoa , Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuarena, hazitarako patata-ekoizleen elkarteak aitortzeari begira gutxieneko ekoizpen- eta negozio-kopurua eta elkartutako ekoizleen gutxieneko kopurua aldatzekoa. (2008/08/04, EHAA 147 zk.)
133/2008 Dekretua, uztailaren 8koa, nekazaritzarako egiturazko eta ingurumeneko laguntzei buruzkoa. (2008/08/08, EHAA 150 zk.)
13/2009 Dekretua, urtarrilaren 20koa, Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan nekazaritzarako eta abeltzaintzarako "ordainketa bakarreko" erkidegoko laguntzen jardunbidea eta bestelako zuzeneko laguntzen jardunbidea garatu eta aplikatzen duena. (2006/05/02, EHAA 81.zk)