Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Elikagai Kalitatea
 

WAI-A

Praktika egokien gidak

 

Esnetarako behi-aziendaren ustiategietan higiene praktika egokien gida

Gida ikusi (pdf 1,30 Mb)

 Esnetarako behi-aziendaren ustiategietan higiene praktika egokien gida

Esnetarako behi-azienda ekoizteko sistemak gauza bi konbinatu behar ditu: alde batetik, errentagarritasuna; eta bestetik, giza osasuna, abereen osasuna, abereen ongizatea eta ingurumena babesteko ardura.

Esnea merkaturatu ahal izateko ziur egon behar dugu ekoizpen-prozesuan parte hartzen duten kate-maila bakoitzak eta guzti-guztiek baldintzak betetzen dituztela, eta bakoitzak bere gain hartzen duela erantzukizuna.

 

Lehen ekoizpenean sor litezkeen arriskuak aldez aurretik ekiditea eta kontrolatzea dute helburu praktika egokiek, arrisku horiek kontsumitzailearen osasunean izan baitezakete eragina. Elikagaien Segurtasunari dagokionez, esnea ekoizteko orduan, baldintza higienikoak kontrolpean egon behar dira: patogenorik, hondakinik eta kutsatzailerik eza.

Ekoizleak ohitu behar dira gida erabiltzera eta eguneroko jardueretan prozedurak erabiltzera. Esnekien merkatuan gero eta gehiago eskatzen dute bertan agertzen diren baldintza guztiak zorrozki betetzea.

Gida hau, beraz, laguntza tresna izango da EAEko abeltzainentzat, bakoitzak Higiene Praktika Egokien gaineko dokumentua sortu ahal izango du. Dokumentuan hainbat gomendio eman ditugu. Modu horretan, indarrean dauden lege-irizpideak ezagutu eta praktikan jarri ahal izango ditu abeltzainak. Era berean, kudeaketa-ohiturak aldatu ahal izango ditu prozesua errazagoa izan dadin. Legediak ezartzen dituen betebeharraen interpretazioa laukietan jarrita dago eta gomendioak, aldiz, hauen kanpo agertzen dira.

Azken eguneratzea: 2008/04/16