|
Arrautzatarako hegazti-ustiategietan higiene-jarraibide egokiak izateko gida

Higiene-jarraibide egokiak izateko gida (pdf 64 Kb)
Erregistro liburua (zip 36,1 Mb. Karpeta hau deskargatzerakoan Arrautzatarako hegazti-ustiategietarako Erregistro liburua jeitsi dezakezu)
Elikagaiei loturiko krisialdiak, gehienbat, lehen sektorean gertatu dira. Horrek kezka handia piztu du Europan, eta Elikagaien Segurtasunaren gaineko gaiak hasi dira jorratzen. Ondorioz, nekazaritzako elikagaien ekoizleek aldaketak sartu behar izan dituzte bai kudeaketa mailan, bai eta mentalitatean ere.
Kezka hori dela eta, ikuspegi integrala sortu behar izan dute: “abeletxetik mahaira”. Hau da, elikakatea kontrolpean izan behar dugu ekoizpen primariotik azken produktua banatu arte.
Arrautza-ekoizpenari dagokionez, eta aipaturiko ikuspegi integralari eusteko asmoz, beharrezkoa izango da ekoizpen primarioko etapa horietan higiene eta erregistro baldintza zorrotzak izatea. APPCC sistema nazioarteko metodo eraginkorra da Elikagaien Segurtasuna bermatzeko. Sistema horren bidez, ekoizpen-prozesu osoaren Puntu Kritikoak kontrolatuko ditugu: lehengaiak lortzen ditugunetik azken produktua banatu arte, alegia. Gaur egun, ezin ditugu modu orokorrean ezarri APPCC sistemaren printzipioak ekoizpen primarioan. Hala ere, arrautza enbalaje zentroan sartzen denetik, ezarri beharko genituzke printzipio horiek. Edonola ere, Higiene Jarraibide Egokien gaineko Gidaren bidez, higiene praktika egokiak bultzatu beharko ditugu ustiategietan.
Aipatu irizpideei jarraiki, eta alderdi guztiak bat etorriz, ekoizpen sektorea nahiz administrazioa, Gida (pdf 64 Kb) hau garatzeari ekin diogu.

Dokumentuan hainbat gomendio eta jarraibide eman ditugu. Modu horretan, indarrean dauden lege-irizpideak ezagutu eta praktikan jarri ahal izango ditu abeltzainak. Era berean, kudeaketa-ohiturak aldatu ahal izango ditu prozesua errazagoa izan dadin.
Gida hau laguntza tresna izango da abeltzainentzat. Bakoitzak Higiene Jarraibide Egokien gaineko dokumentua sortu ahal izango du; eta horren bidez, arrautza ekoizpenerako beharrezkoak diren higiene- eta segurtasun-arauak bete ahal izango ditu.
|