|

EMEn erabilitako terminoak
Behi esne gordina: 40ºC-tik gora berotu ez den edo ondorio berberak sorrarazten dituen tratamendurik jarri ez zaion behi esnea. Hemendik aurrera, eta 31/2007 Dekretua honen ondorioetarako, "esnea" deituko diogu horri.
Establezimendua: esnea hotz tanke eta siloetan gordetzeko leku guztiak; ustiategiak eta eraldaketa, bilketa eta suntsiketako zentroak barne.
Ustiategia: esne ekoizpenerako jezten diren behiak eduki, hazi edo erabiltzen diren edozein instalazio, eraikin edo leku (azken hori, aire libreko hazkuntzaren kasuan).
Bilketa zentroa: operadore bati lotuta dagoen establezimendua, esne gordina jasotzeko eta, hala egin behar bada, hoztu eta arazteko erabil daitekeena.
Eraldaketa zentroa: operadore bati lotuta dagoen establezimendua, esneari manipulazio hauetako bat edo batzuk egiteko erabiltzen dena: gaingabetzea, tratamendu termikoa eta eraldaketa.
Suntsiketa zentroa: hondakintzat jotako esnea kudeatzeko, agintari eskudunek baimentzen duten establezimendua.
Eragilea: esnea duen edo erabiltzen duen pertsona fisiko edo juridiko oro; ekoizleak, operadoreak eta garraiolariak barne.
Ekoizlea: ustiategia Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldean duen abeltzaina, pertsona fisiko edo juridikoa, edo pertsona fisiko edo juridikoen taldea, esnea edo bestelako esnekiak zuzenean kontsumitzaileari saldu edo erosleari entregatzen dizkiona.
Operadorea: esnea duen edozein pertsona fisiko edo juridikoa, bilketa edo eraldaketa zentro bati lotuta dagoena edo ez dagoena. Ekoizleak ez dira hemen sartzen. Bai, ordea, erosle merkaturatzaileak eta erosle eraldatzaileak.
Garraiolaria: esnea norbere kontura edo besteren kontura garraiatzen duen pertsona fisiko edo juridikoa.
Edukiontzia: behi esne gordina gordetzeko edozein ontzi. Edukiontzi mota hauek daude:
1. Hotz tankea: esnea entregatu aurretik gordetzeko ontzia, ustiategian edo ustiategiari lotua egoten dena.
2. Zisterna: atoietan edo motorrak eragindako ibilgailuetan esnea garraiatzeko erabiltzen den ontzia.
3. Siloa: bilketa-zentroetan edo eraldaketa-zentroetan esnea gordetzeko izaten den ontzia.
Esne mugimendua: esnea edukiontzietara sartzea edo haietatik ateratzea, Euskal Autonomia Erkidegoan edo kanpoan dauden beste edukiontzi batzuetatik ekarrita edo haietara eramateko.
Zentroko arduraduna: bilketa, eraldaketa edo suntsiketa zentro bakoitzari lotutako pertsona fisikoa, operadoreak izendatzen duena 31/2007 Dekretu honetan aurreikusitako informazioa agintari eskudunari eta 5. artikuluan ezarritako EMEko datu baseari jakinarazteko.
>> Sarrera
|