Esnearen salmentak kontrolatzeko eguneroko erregistroa izatea
Operadoreak esne bilketa bakoitzean eman behar dizkien entrega agiriak gordetzea
Hotz tankeak Q Letra etiketaren bitartez identifikatuta izatea
Operadoreen betebeharrak
Esne bilketa bakoitzeko jaso agiria ematea ekoizleari; jaso agiri horretan, informazio hau jarriko da, gutxienez: ekoizlea; ustiategia; biltze data eta ordua; entregatutako esne kopurua; jasotzen duen operadorea eta zisternaren kodea; eta ea laginik hartu den ala ez zehazteko oharra.
Hotz tanke, zisterna edo silo bakoitzeko esne mugimenduen erregistroa (eskuzkoa edo informatizatua) izatea.
Esne mugimenduak EME datu baseari jakinaraztea
Zisternak eta siloak Q Letra etiketaren bitartez identifikatuta izatea
Q Letra etiketei dagokien edozein gertakariren berri ematea Elikagaien Kalitateko Zuzendaritzari