Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Elikagai Kalitatea
 
ELIKAGAI KALITATEA

EME

 

Letra QAraudia

Terminoak

Operadoreen betebeharrak

Altarako formularioak

 

Sarrera

Orrialde honen helburua da Euskal Autonomia Erkidegoan esnegintzan diharduten operadoreei bete beharreko eginbeharrak bete daitezen informazioa ematea. Gainera, Administrazioan aurkeztutako informazioaren segimendua egin eta informazio hori eskatzeko aukera eman nahi zaie, baita esnegintzako edukiontziak identifikatzeko etiketak eskatzeko ere.

2000. urteko Elikadura Segurtasunaren liburu zuriak  helburu nagusi gisa ezarri zuen elikadura arloan segurtasun maila handia bermatzea. Izan ere, azken urteotan gertatutako elikadura krisien ondoren, kontsumitzaileak konfiantza berreskuratzeko beharra zuen, eta behar horri erantzun behar zitzaion.

Horretarako, elikagaien ekoizpen, eraldaketa, banaketa eta merkaturatze sistemaren ikusmolde integrala proposatu du. Sistema horretan, elikadura katea osorik hartzen da kontuan; eta, kate maila bakoitzak, kontsumitzailearen esku jartzen diren produktuen gaineko erantzukizunaren bere zati alikuota izango du.

Edozein zalantzarako letraq@nasdap.net edo hurrengo telefono zenbakietara deituz: 945 019941 / 945 019945 / 945 019670

Azken eguneratzea: 2011/09/30