|

Jatorrizko Izendapen Babestua eta Adierazpen Geografiko Babestua
Europako Erkidegoko Kontseiluaren 510/2006 Erregelamenduak, 2006ko martxoaren 20koa, nekazaritza- eta elikagai-produktuen adierazpen geografikoen eta jatorrizko deituren babesaren gainekoa, ondoko definizioak zehazten ditu.
Jatorrizko Izendapen Babestua (JDB)
Eskualde, eremu zehatz edo, salbuespenetan, herri baten izena; nekazaritza- edo elikagai-produktu bat izendatzeko balio duena:
-
Aipatu eskualdearen, eremu zehatzaren edo herriaren jatorrizkoa dena.
-
Bere kalitatea edo ezaugarriak natur- eta giza-ezaugarriekiko eremu geografikoaren araberakoak dira, oinarrian edo esklusiboki; eta
-
Bere ekoizpena, transformazioa eta elaborazioa zehaztutako eremu geografikoan garatzen dira.
Gaur egun, Euskal Autonomia Erkidegoan dauden Jatorrizko Deitura Babestuak ondoko zazpiak dira:
- Arabako Txakolina / Txakoli de Álava / Chacolí de Alava - Bizkaiko Txakolina / Txakoli de Bizkaia / Chacolí de Bizkaia - Getariako Txakolina / Txakoli de Getaria / Chacolí de Getaria - Gernikako piperra / Pimiento de Gernika - Cava - Rioja - Idiazabal
Adierazpen Geografiko Babestua (AGB)
Eskualde, eremu zehatz edo, salbuespenetan, herri baten izena; nekazaritza- edo elikagai-produktu bat izendatzeko balio duena:
-
Aipatu eskualdearen, eremu zehatzaren edo herriaren jatorrizkoa dena,
-
Aipatu jatorri geografikoari leporatu dakiokeen kalitate zehatz, ospe edo bestelako ezaugarriren bat izatea, eta
-
Bere ekoizpena, transformazioa eta elaborazioa zehaztutako eremu geografikoan garatzen dira.
Gaur egun, Euskal Autonomia Erkidegoan Adierazpen Geografiko Babestu bat besterik ez dago:
- Euskal Okela
>> Sarrera
|