|

Kontrol eta Kudeaketarako Erakundea

Kudeaketa eta kontrol lanak Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluak (CAAEE-ENEEK) burutzen ditu. Kontseiluak 2009ko urtarrilaren 1etik aurrera erabateko eskumena du bere eginkizunak betetzeko. Kontseiluak Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren 10/2006 Legea, abenduaren 29koa, ematen dizkion eskumenak garatu egiten ditu, eta horien artean ondoko hauexek aipatu daitezke, besteak beste:
- Operadoreen Erregistroa kudeatzea.
- Nekazaritzako produktu eta elikagai ekologikoak kontrolatu eta egiaztatzea, eta, horretarako, UNE-EN 45011 arauan zehaztutako betekizunak bete beharko ditu.
- Nekazaritzako eta elikadurako produktu ekologikoak kontsumitzea eta horien berri ematea sustatzea.
- Zehatzeko ahala gauzatzea, lege honetan aurreikusitako baldintzen arabera.
- Nekazaritzaren arloko eskumenak dituen Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Sailari nekazaritzako ekoizpen ekologikoaren arau teknikoen multzoa eta barne-erregimeneko erregelamendua proposatzea, nekazaritzako ekoizpen ekologikoaren arau teknikoetan argitaratzeko.
- Ekoizpen ekologikoko sistemen ezagutza eta aplikazioa jakinaraztea, baita ekoizpen ekologikoaren bidez lortzen diren produktuena ere.
- Nekazaritzaren arloko eskumenak dituen Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Sailari produktuak ekoitzi, landu, biltegiratu, merkaturatu edo beste herrialde batzuetatik inportatzearen inguruan sortzen diren aldaketen berri ematea.
- Kontseiluko kide bihurtzen diren operadoreek urtero ordaindu beharko duten kuota zehaztea.
* Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseilua-ENEEK Bekoibarra kalea 35, San Miguel eraikina, 2/9 bulegoa. 48300 Gernika-Lumo (Bizkaia) Telefonoa: 902 540 165 emaila: info@eneek.org
>> Sarrera
|