Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Elikagai Kalitatea
 
ELIKAGAI KALITATEA

Elikagaien kalitate-programak sustatzeko eta haietan parte-hartzeko ekintzetarako laguntzak (Bikain programa)

LABURPENA
Titulua:
Elikagaien kalitate-programak sustatzeko eta haietan parte-hartzeko ekintzetarako laguntzak (Bikain programa)
Xedea:

Elikagaien ekoizpenaren eta produktuen kalitatea hobetzeko laguntzen araubidea ezartzea, laguntza-ildo hauek barne hartuta:

a) Nekazariek elikagaien kalitateari buruzko programetan parte hartzeko laguntzak.

b) Elikagaien kalitateari buruzko programen esparruan produktuen informazio- eta sustapen-jardueretarako laguntzak.

Diru kopurua:

Agindu honen bidez 2012ko ekitaldirako deitu diren laguntzei erantzuteko gehieneko diruhorniketa 1.328.125 eurokoa da. Horietatik 796.875 euro II. kapituluari dagozkio, eta 531.250 euro, berriz, III. kapituluari.

II. kapituluari dagozkion 796.875 euroetatik 286.875 euro Feader funtsen kargura finantzatuko dira, eta 510.000 euro, berriz, Euskal Autonomia Erkidegoko 2012ko ekitaldirako Aurrekontu Orokorren kargura.

III. kapituluari dagozkion 531.250 euroetatik 191.250 euro Feader funtsen kargura finantzatuko dira, eta 340.000 euro, berriz, Euskal Autonomia Erkidegoko 2012ko ekitaldirako Aurrekontu Orokorren kargura.

Deialdiaren araudia:
  • Agindua, 2012ko otsailaren 9koa (EHAA Zk. 49/2012)

    Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena. Honen bidez, 2008ko abenduaren 2ko 203/2008 Dekretuaren babesean, elikagaien kalitate-programak sustatzeko eta haietan parte hartzeko 2012ko ekitaldirako ekintzetarako laguntzak (Bikain programa) deitzen dira.

Araudia:
  • 203/2008 Dekretua (EHAA Zk. 249/2008)

    abenduaren 2koa, elikagaien kalitate programak sustatzeko eta parte hartzeko ekintzetarako dirulaguntzei buruzkoa (Bikain programa).

  • 573/2009 Dekretua (EHAA Zk. 210/2009)

    2009ko urriaren 20koa, elikagaien kalitate programak sustatzeko eta parte hartzeko ekintzetarako dirulaguntzei buruzko dekretua (Bikain programa) aldatzen duena.

  • 295/2010 Dekretua (EHAA Zk. 223/2010)

    2010ko azaroaren 9koa, Elikagaien kalitate programak sustatzeko eta parte hartzeko ekintzetarako diru-laguntzei buruzko dekretua (Bikain Programa) bigarren aldiz aldatzen duena.

ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Ingurumena, Lurralde Antolamendu, Nekazaritza eta Arrantza
Deialdia egiten duen organoa:
Elikagai Kalitatearen Zuzendaritza
Erakunde erabakigarria:
Ingurumena, Lurralde Antolamendu, Nekazaritza eta Arrantza
Egitura atal ebazlea:
Elikagai Kalitatearen Zuzendaritza
Bertan emandako arreta:

Elikagai Kalitateko Zuzendaritza
Donostia-San Sebastián, 1
01010 - Vitoria-Gasteiz

Herritarren arretako bulegoak:

  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro de Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)

Jendaurreko ordutegia:

  • Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Telefono bidezko arreta:

Felix Guarrotxena
Telefonoa: 945 019 670
Faxa: 945 019 701
e-maila: f-guanotxena@ej-gv.es

TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:

Elikagai Kalitateko Zuzendaritza
Donostia-San Sebastián, 1
01010 - Vitoria-Gasteiz

Herritarren arretako bulegoak

  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)

Jendaurreko ordutegia
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.

Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz

Itzuli

Elikagai Kalitateko Zuzendaritza
Donostia-San Sebastián, 1
01010 - Vitoria-Gasteiz

Herritarren arretako bulegoak

  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)

Jendaurreko ordutegia
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.

Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz

Elikagaien kalitate-programak sustatzeko eta haietan parte-hartzeko ekintzetarako laguntzak (Bikain programa)

Elikagaien ekoizpenaren eta produktuen kalitatea hobetzeko laguntzen araubidea ezartzea, laguntza-ildo hauek barne hartuta:

a) Nekazariek elikagaien kalitateari buruzko programetan parte hartzeko laguntzak.

b) Elikagaien kalitateari buruzko programen esparruan produktuen informazio- eta sustapen-jardueretarako laguntzak.

NORI ZUZENDUA
Onuradunak:

a) Nekazariek elikagaien kalitateari buruzko programetan parte-hartzeko laguntzetarako (II. Kapitulua), EAEko Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan inskribatutako ustiategi baten nekazari titular izan beharko dute eta ondorengo kalitate-programaren batean inskribatuta egon beharko dute:

- Idiazabalgo Gazta Jatorrizko Deitura Babestua
- Getariako Txakolina Jatorrizko Deitura
- Bizkaiko Txakolina Jatorrizko Deitura
- Arabako Txakolina Jatorrizko Deitura
- Euskal Okela AGB
- Nekazaritza ekologikoa
- Gernikako piperra Jatorrizko Deitura

b) Elikagaien kalitateari buruzko programen esparruan produktuen informazio eta sustapen jardueretarako laguntzetarako (III. Kategoria), hurrengo ekoizleen elkarteak:

- Idiazabalgo Gazta Jatorrizko Deitura Babestuaren Kontseilu Arautzailea
- Getariako Txakolina Jatorrizko Deituraren Kontseilu Arautzailea
- Bizkaiko Txakolina Jatorrizko Deituraren Kontseilu Arautzailea
- Arabako Txakolina Jatorrizko Deituraren Kontseilu Arautzailea
- Euskal Okelaren Adierazpen Geografiko Babestuaren Lanbide Batzordea
- Euskadiko Ekoizpen Ekologikoko nekazaritza eta elikaduraren Kontseilua
- Gernikako piperra Jatorrizko Deitura Babestuaren Lanbide Batzordea.

a) Parte hartzeaz gain, nekazaritza- edo elikadura-produktu jakin bati buruzko elikagaien kalitate-programa bat kudeatu beharko dute.

b) Nekazaritzako produktuak eta elikagaiak eraldatu, merkaturatu eta sustatzeko laguntzak emateko urriaren 7ko 172/2008 Dekretuaren IV. kapituluan (Lehiatu programa) aurreikusitako laguntzen onuraduna ez izatea.

c) Dekretu honen 21. artikuluan, nekazaritza- edo elikadura-produktu jakin bati buruz aurreikusitako elikagaien kalitate-programaren batean parte hartu izana egiaztatzeko agiriak.

d) Informazio, sustapen, argitalpen eta publizitateko material guztiak 21. artikuluaren 2. paragrafoan ezarritako kalitate-programen erkidegoaren logoa izatea.

e) Diruz lagundutako ekintzek portaera oldarkorrak ez bultzatzea, ezta jaiotza, arraza, sexu, erlijio, iritzi edo beste edozein egoera edo inguruabar pertsonal edo sozialengatiko bereizkeriarik ere.

f) Diruz lagundutako ekintzak horiek bultzatzen dituzten produktuak kontsumitzeko jende egokiari zuzenduta egotea.

g) Ekoizleen beste elkarte batzuekin batera feria eta erakusketetan parte hartuz gero, hori antolatzeko merkataritza-akordioa egotea.

h) Kalitate-programak beste autonomia-erkidego batzuekin banatzen badira, hots, ekoizpenak zenbait autonomia-erkidegotan babesten badira, diruz lagundutako ekintzak programa horrek Euskal Autonomia Erkidegoan ziurtatzen duen bolumenarekiko proportzionalak izango dira.

i) Informazio- eta sustapen-ekintzek 21. artikuluaren 2. paragrafoan ezarritako kalitate-programetan barne hartutako produktuen ezaugarriak edo berariazko abantailak, berariazko ekoizpen-metodoak eta abereen ongizatea eta ingurumenarekiko errespetua bermatzeko aplikatutako arau zorrotzak azpimarratzea.

PRESTAZIOA
Dotazioa:

Agindu honen bidez 2012ko ekitaldirako deitu diren laguntzei erantzuteko gehieneko diruhorniketa 1.328.125 eurokoa da. Horietatik 796.875 euro II. kapituluari dagozkio, eta 531.250 euro, berriz, III. kapituluari.

II. kapituluari dagozkion 796.875 euroetatik 286.875 euro Feader funtsen kargura finantzatuko dira, eta 510.000 euro, berriz, Euskal Autonomia Erkidegoko 2012ko ekitaldirako Aurrekontu Orokorren kargura.

III. kapituluari dagozkion 531.250 euroetatik 191.250 euro Feader funtsen kargura finantzatuko dira, eta 340.000 euro, berriz, Euskal Autonomia Erkidegoko 2012ko ekitaldirako Aurrekontu Orokorren kargura.

TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Eskabidea
Eskabidea:
Eskabidea
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Eskabidea, Nekazariek elikagaien kalitateari buruzko programetan parte-hartzeko laguntzetarako (II. Kapitulua) (Eskaera)

Arinago izapidetu ahal izateko eskaera telematikoki bidaltzea eskatzen dizuegu (eskaera orrian bertan “enviar/bidali” botoia sakatuta). Horretarako komenigarria da Adobe Reader 8.1.2 edo gaineko bertsioa izatea. Honek ez du esan nahi zehaztu den helbidera paperean bidali behar ez duzuenik. Izan ere, beharrezkoa duzue paperean eskaera orria (sinatuta eta zigiluarekin) eta behar diren agiriak bidaltzea.

Eskabidea, Elikagaien kalitateari buruzko programen esparruan produktuen informazio eta sustapen jardueretarako laguntzetarako (III. Kapitulua) (Eskaera)

Arinago izapidetu ahal izateko eskaera telematikoki bidaltzea eskatzen dizuegu (eskaera orrian bertan “enviar/bidali” botoia sakatuta). Horretarako komenigarria da Adobe Reader 8.1.2 edo gaineko bertsioa izatea. Honek ez du esan nahi zehaztu den helbidera paperean bidali behar ez duzuenik. Izan ere, beharrezkoa duzue paperean eskaera orria (sinatuta eta zigiluarekin) eta behar diren agiriak bidaltzea.

Dokumentazioa:
Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Dirulaguntzaren izapide arruntak
Izapide arruntak ez dira nahitaezkoak, eta pertsona interesdunak bere espedientearen bizitzan zehar egin ditzake, beraren ekimenez edo administrazioak aukera hori duela jakinarazten dionean.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere pertsona eskatzaileak prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki badu.
Kanal elektronikoa aukeratu bada, ordea, izapide horiek “Nire Kudeaketak” atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
Agiriak Aurkeztea
Agiriak Aurkeztea:
Administrazioak eskatutako edota interesdunak berak eman nahi dituen agiriak aurkezteko, interesdunak ondorengo inprimakia aurkeztu beharko du, eransten dituen agiriak adieraziz.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Agiriak Aurkeztea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, administrazioak eskatutako dokumentuak emateko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Epea Luzatzea
Epea Luzatzea:
Prozedura hasteko eskabideak betetzen ez baditu deialdiaren berariazko arauek eskatutako baldintzak interesdunari eskakizuna egingo zaio hamar eguneko epean akatsa zuzentzeko edo aurkeztu ez dituen nahitaezko agiriak eramateko. Hautaketa-prozesu edo norgehiagoka-prozeduretan izan ezik, betiere formulario hau beteta aurkezten badu interesdunak aukera izango du akatsak zuzentzeko epea edo eskaturiko dokumentuak eramatekoa handitu dadila eskatzeko. Epe hau bost egunetan handitu ahal da baldin eta eskatutako agiriak aurkezteko zailtasun berezirik badago.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Epea Luzatzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, akatsak zuzentzeko epea luzatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea:
Interesdunak prozedura honetan jakinarazpenen datu pertsonalak alda ditzake erantsitako inprimakia betez. Bertan jakinarazpenak jasotzeko bidea eta hizkuntza adieraziko ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozeduran jakinarazpenetarako datu pertsonalak aldatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Atzera Egitea
Atzera Egitea:
Interesdunak eskubidea izango du, bere eskabidea egin ondoren, ebazpena edonoiz eman arte du atzera egiteko. Atzera egin izanak ez dio eragozten interesdunari duen eskubideari eustea. Beraz, nahi badu eskubide horretaz baliatu ahal da beste prozedura batean.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Atzera Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, bere eskaeran atzera egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Laguntza Onartzea
Laguntza Onartzea:
Baldin eta emandako laguntzarekin ados badago, interesdunak ematen zaion inprimakia betez onartu ahalko du. Kasu horretan, onarpena jaso ondoren, laguntza ordaintzeko izapideak betetzeari ekingo dio Administrazioak.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Laguntza onartzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, emandako laguntza onartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Uko Egitea
Uko Egitea:
Interesdunak prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskubidea izango du, horren ebazpena eman ondoren, baina uko egiten duen interesdunak berari babesten dizkion eskubideak galdu egiten ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Uko Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Errekurtsoa Gorakoa
Errekurtsoa Gorakoa:
Gorako errekurtsoa helegite administratibo bat da eta haren bidez lortu nahi dena da Administrazioaren organok batek hierarkikoki mendeko duen beste organo batek emandako egintza aztertu eta zuzenbidearen arabera zuzendu dezan.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Errekurtsoa Gorakoa (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, gorako errekurtsoa jartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2012/03/09 - 2012/04/10
Aurkezteko epe-muga:

2012ko apirilaren 10 arte

Ebazteko epea:

Sei hilabete eskabideak aurkezteko epea bukatzen denetik aurrera.

Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    Nekazaritza eta Landa Garapeneko Sailburuordetza.
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  Nekazaritza eta Landa Garapeneko Sailburuordetza.
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.