Eusko Jaurlaritza-Gobierno Vasco

Departamento de Medio Ambiente, Planificación Territorial, Agricultura y Pesca

euskadi.net

Inicio

Estás en:
  1. Inicio
  2.  
  3. Calidad Alimentaria
 
CALIDAD ALIMENTARIA

Triptikoak

EAEko portuetako animaliak elikatzeko lehengaiak kargatu eta biltegiratzeko higieneari buruzko triptikoa

Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailak, Nekazaritzako Elikagaien Segurtasuneko Euskal Fundazioa-Elikaren laguntzarekin batera, triptiko hau argitaratu du 2009an, 183/2005 Erregelamentuak ezarritako higiene eskakizunetan oinarrituta.

Pentsu fabriketarako triptikoa

Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailak, Nekazaritzako Elikagaien Segurtasuneko Euskal Fundazioa-Elikaren laguntzarekin batera, triptiko hau argitaratu zuen 2008an, 183/2005 Erregelamentuak ezarritako higiene eskakizunetan oinarrituta.

Pentsu banatzaileentzako triptikoak

Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailak, Nekazaritzako Elikagaien Segurtasuneko Euskal Fundazioa-Elikaren laguntzarekin batera, triptiko hau argitaratu zuen 2008an, 183/2005 Erregelamentuak ezarritako higiene eskakizunetan oinarrituta.

Garraiolarientzako triptikoa

Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailak, Nekazaritzako Elikagaien Segurtasuneko Euskal Fundazioa-Elikaren laguntzarekin batera, triptiko hau argitaratu zuen 2008an, 183/2005 Erregelamentuak ezarritako higiene eskakizunetan oinarrituta.

Higiene praktika egokien gidaliburuak

EAEko portuetako animaliak elikatzeko lehengaiak manipulatu eta biltegiratzeko higiene-gidaliburua

Higiene eta trazabilitateari dagokienez, pentsuen higieneari buruzko 183/2005 Erregelamentuak abereak elikatzeko kate-maila guztiek bete beharreko baldintzak ezartzen ditu. Ahaztu ezinezkoa da beste herrialde batzuetako lehengaiak inportatzen ditugula pentsuak ekoizteko. Horrenbestez, ezinbestekoa izango da lehengaiak maneiatzeko baldintzak eta irizpide egokiak izatea bai beroriek jasotzen ditugunean, bai portuetan biltegiratzen ditugunean.

Esnetarako behi-aziendaren ustiategietan jarraitu beharreko higiene praktika egokien gidaliburua

Ustiategiko errentagarritasunari eustea eta produktu osasuntsuak zein kalitatezkoak lortzea du helburu gidaliburu honek. Beraz, dokumentu hau tresna izango da abeltzainak eguneroko lana eta profesionaltasuna uztartzeko. Abeltzain batzuentzat gidaliburua eta orientabidea izango da, Europa mailako zuzentarauak zehaztuko baititu higieneari eta elikagaien segurtasunari dagokienez. Beste batzuentzat, aldiz, orain arte egindako lanaren bermea izango da.

Animaliak elikatzen dituzten eragileentzako higiene-gidaliburua

Animaliak elikatzeko eragileentzat laguntza gidalibura: 183/2005 Erregelamentua betetzen laguntzeko, pentsuen higiene-baldintzak ezartzen dituena alegia.

Arrautzatarako hegazti-ustiategietan higiene praktika egokien gida

Gidaliburu honen helburua da arrautzatarako hegazti ustiapenetan higiene praktika egokiak ezartzeko laguntza-tresna bihurtzea.

EAEko pentsu-lantegietan APPCC sistemak ezartzeko gidaliburua

Animaliak elikatzeko sektorearen eragile ekonomikoei begirako laguntza-tresna da; hain zuzen APPCC sistemaren oinarriak (Arriskuen eta Kontrolgune Kritikoen Analisia) martxan ipintzeko. Oinarri horiek Codex Alimentarius gidaliburuan eta Pentsuen Higienerako Erregelamentu berrian daude ezarrita.

Bestelako gidaliburu teknikoak

EAEn kontsumitzen diren elikagaien azterketa kuantitatiboa

2008an Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailak, Nekazaritzako Elikagaien Segurtasuneko Euskal Fundazioa-ELIKAren laguntzarekin batera, kontsumoari buruzko azterketaren emaitzak biltzen dituen gidaliburua argitaratu zuen. Azterlan horri esker ezagutu ahal izan dira batetik, zein den batez besteko euskal dieta (adinaren, sexuaren eta urtaroen araberako aldaerak eta guzti), eta bestetik, euskal elikadurak etorkizunean zein joera izango duen.

Nekazaritza-elikadura arloetako alertak kudeatzeko protokoloa

Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailak eta Foru Aldundiek sortutako protokoloa EAEn ekoizten diren nekazaritzako elikagaien segurtasuna bermatzeko neurrietako bat da. Aipatu protokoloak EHAEko agintari eskudunen jokaera-jarraibideak ezartzea du helburu, animalien elikadura, abeltzaintzako osasuna eta nekazaritzako elikagaien kalitatearen arloan, nekazaritzako elikadura arloko alertak gertatzen direnean.

Hezkuntza eta zabalkunderako materiala

Zer da nekazaritza ekologikoa?

Zer da nekazaritza ekologikoa?

Zabalkunderako argitalpen honetan, nagusiki sektore gazteenei zuzendutakoa, nekazaritzako ekoizpen mota honen aspektu oinarrizkoenak azaltzen dira.

Hezkuntzako kit-a Zer da nekazaritza ekologikoa?: fitxakhezkuntzarako materiala Ihezkuntzarako materiala II

Bereziki ikastetxeetan erabiltzeko kit gomendagarria.

Euskal Herriko kalitatezko jaki eta edariak elikadura osasuntsu baterako 

Argitalpen honen xedea da kalitaterik oneneko euskal jaki eta edariak eskura jartzea, zeintzuk diren identifikatzen laguntzea, elikadura osasuntusagoa izan dadin ohiko elikaduraren parte nola osa dezaketen iradokitzea.

 

Jardunaldi teknikoak

Jasanezintasun eta alergenoak nekazaritzako elikagaien industrietan: etiketatze eta autokontrola

2007ko abenduaren 13an Villasuso Jauregian, Gasteizen, Eusko Jaurlaritzako Osasun; Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura; eta Industria, Merkataritza eta Turismo Sailek batera antolatu zuten jardunaldiaren aurkezpenak.

Elikagaiekiko alergia eta intolerantzia
Alergenoak elikagaietan: alergenotasun mailan zerikusia duten propietateak eta ezaugarriak
Alergenoak etiketan agertzea
APPCC eta alergenoak kontrolatzea osasun ikuspuntutik
Alergenoak kontrolatzea kudeaketa sisteman kalitatea eta segurtasuna bateratzea (Sant Dalmai SA)
FACEn kontrolatutako bermedun-marka El Saucen ezartzea
Alergenoei buruzko esperientziak catering enpresetan
Alergenoak kontrolatzeko arloko arduradun
Elikagaietako prozesuek alergenoetan duten inpaktua

Higiene eta Elikagaien Segurtasuna Abelazkuntza Arloko Jardunaldia

2007ko azaroaren 15ean, Arkauten Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailak, Foru Aldundiek eta Nekazaritzako Elikagaien Segurtasuneko Euskal Fundazioa-ELIKAk batera antolatutako jardunaldiaren aurkezpenak.

Abelazkuntza jatorriko elikagaien Osasun Segurtasuna
Europako Ikuskapen Sistema. Ikuskapenak abere ustiategietan. Legedia
Elikagaien Segurtasuna ustiategietan: higiene programak eta praktika egokien kodeak ekoizpen primarioan
Ekoizpen primarioa (abelazkuntza) Kataluniako Segurtasuna Planaren barruan
PNIR. Abelazkuntza erabileraren emaitzak. Osasun Publikoa
Abeltzaintza-ustiategietan egin diren ekintzak
Euskadiko Abelazkuntza Arloko Elikagaien Segurtasunerako Politika

Azken eguneratzea: 2009/04/23