RIA enpresei nekazaritzako eta elikagaigintzako jarduerak legez gauzatzeko ahalmena ematen dien erregistroa da. Nekazaritzako Elikagaien Industrien Erregistroan inskribatu behar dira Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren eskumenekoak diren nekazaritzako industrien instalazioak, legeztatzeak, aldaketak (handitzea, txikitzea, jarduera aldatzea, lekuz aldatzea), titulartasun-aldaketak, errentamenduak, eta jarduerari uzteak.
Bai izena emateko bai Erregistroan agertzen diren datuak aldatzeko eskaera eredua aurkeztu behar da Berrikuntza eta Elikagaien Industriako Zuzendaritzan. Eskaera ereduak azaltzen du berarekin aurkeztu behar den dokumentazioa.
Agindua, 1990eko martxoaren 6koa, Nekazaritza eta Arrantza Sailbururarena, Nekazal Elikagai arloko Industrien erregistro-datuak eguneratzeko arauak ematen dituena (EHAA 53zk, 1990/03/14)
Harremanak norekin:
Mª Carmen Gonzalez eta Loly Moraza Lopez de Lacalle
Telefonoa: 945 01 96 39
Faxa: 945 01 97 02
e-maila: carmengonzalez@ej-gv.es eta md-moraza@ej-gv.es
Eskabideak aurkezteko lekua:
Berrikuntza eta Elikagaien Industriako Zuzendaritza
Donostia kalea, 1
01010 Vitoria-Gasteiz