Laguntzen eskaera. Arinago izapidetu ahal izateko eskaera telematikoki bidali dezakezu (nonek ez du esan nahi zehaztu den helbidera paperean bidali behar ez duzuenik)
Eskaera ereduak eta aurkezteko epeak berdinak dira sustapen plan berrientzako eta pasa den urtean eskatutako laguntzen berrespenarako.
Beharrezkoa da eskabidea epean aurkeztea urteoroko bakoitzerako, nahiz eta hau hainbat urtetarako plana izan.
Europako Erkidegoan ardoaren kontsumoa gutxitu egin da, eta inportazioen erritmoa hazi egin da esportazioen kaltean; bi arrazoi horien ondorioz sektore horretako eskaera eta eskaintzaren artean desoreka dago eta horrek ekoizpenaren prezioetan eta ekoizleen errentan eragina du. Erkidegoko mahastizaintza eta ardogintza ekoizleen lehiakortasuna handiagotzeko eta haien ardoen kalitatea finkatzeko, egoera berriz modu egokian bideratzeko asmoz, mahastizaintza eta ardogintzako merkatuan erakunde komun berri bat sortu da, eta aurreko Merkatu Antolakunde Bateratuarekin alderatuz gero berrikuntza nabarmenak ditu mahastizaintzako eta ardogintzako sektoreko laguntza-programei, hirugarren herrialdeekiko merkataritzari, ekoizpen-ahalmenari eta kontrolei dagokienez.
Laguntza neurriak Erkidegoak finantzatuko ditu, baina estatu kideek hautatu behar dute haien egoerara hobeki egokitzen den neurrien multzoa, betiere eskualde-mailako xehetasunak kontuan hartuta.
630/2009 Dekretuaren xedea da Euskal Autonomia Erkidegorako Europako Erkidegoko erregelamenduko eta estatuko oinarrizko araudiko mahastizaintza eta ardogintzako sektoreko Erkidegoko laguntza neurri hauen garapena eta aplikazioa ezartzea.
a) Hirugarren herrialdeetako merkatuak sustatzea
b) Mahastiak berregituratu eta birmoldatzea.
c) Azpiproduktuak ezabatzea.