Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Industriak eta Komertzializazioa
 

WAI-A

Nekazaritzako elikagaien industrientzako laguntza ekonomikoak, produktuen kalitatea hobetu dezaten (EKIN Programa).
1. laguntza-lerroa.- Kalitate-sistemak ezartzea.
2. laguntza-lerroa.- Informazioa eta komunikazioen teknologia berriak ezartzea.

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura


Egitura atal kudeatzailea

Elikagai Politika eta Industriarako Sailburuordetza


Xedea

Nekazaritzako elikagaien arloan ari diren pertsona fisikoek edo juridikoek kalitatearen gaineko diagnostikoak egiteko eta hura kudeatzeko sistemak ezartzeko edota informazioa eta komunikazioen teknologia berriak ezartzeko gastuak edota inbertsioak egitea sustatzea.


Nori Zuzendua

Gastuak edota inbertsioak egiten dituzten nekazaritzako elikagaien arloko pertsona fisiko zein juridikoak, arrainaren eraldakuntzaren arlokoak izan ezik, eta ezarritako betekizunak bete behar dituzte.


Diru kopurua

399.050 euro. Horietatik 249.050 euro 2006ko ekitaldirako eta 150.000 euro 2007ko ekitaldirako.


Araudia

209/2003 Dekretua, irailaren 9koa; beraren bidez nekazaritzako elikagaien industrientzako laguntzak ezarri dira, euren produktuen kalitatea hobetu dezaten (Ekin programa).

Agindua, 2006ko maiatzaren 18koa, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuarena, irailaren 9ko 209/2003 Dekretuan nekazaritzako elikagaien industriek beraien produktuen kalitatea hobetzeko aurreikusitako 2006ko laguntzen deialdia egitekoa (Ekin programa).


Harremanak norekin

Marian Alustiza
Telefonoa: 945019645
Fax: 945019702
Posta elektronikoa:
m-alustiza@ej-gv.es


Erantsi beharreko agiriak

'Formularioak' atalean agertzen diren eskabide-inprimaki normalizatuetan aurkeztuko dira zehazten den dokumentazioarekin batera.


Eskabideak Aurkezteko Epea

2006 urterako, ekainaren 13tik uztailaren 12ra arte


Eskabideak aurkezteko lekua

ELIKAGAIEN INDUSTRIAKO ZUZENDARITZA
Donostia kalea, 1 - 3. solairua
01010 - Vitoria-Gasteiz


Tramiteen deskripzioa

- Eskabideak aurkeztea
- Epaimahaiak ebazpen-proposamena bidali Elikagaien Industriako zuzendariari
- Elikagaien Industriako zuzendariaren ebazpena
- Inbertsioaren justifikazioa
- Laguntza ordaintzea


Egitura Atal Ebazlea

Elikagaien Industriako zuzendaria


Ebazteko epea

Eskabideak aurkezteko epea agortu eta sei hilabeteko epearen barruan.

2005ko ekitaldian onuradunen zerrenda



Isilbidearen Ondorioak

Ezespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Gorako errekurtsoa


Formularioak Formularioak
Bestelako Agiriak

Hirugarrenaren alta


Oharrak

Ez dago (froga)


Abisua

Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.


Azken aldaketa

13/06/2006