|
Animalien elikadurarako genetikoki ez eraldatutako soiaren hornidurari buruzko nazioarteko biltzarra
Europako Eskualdeetako Batzordeak www.cor.europa.eu eta GEOtik libre deklaratzen diren 42 europar eskualdeen Sareak, www.gmofree-euregions.net, Euskadi barruan hartzen duenak, animaliak elikatzeko genetikoki ez eraldatutako soiaren hornidurari buruzko biltzar bat antolatu du (business-meeting). Biltzar hori 2007ko abenduaren 5ean eta 6an izango da Eskualdeen Batzordean (Comité des Régions,101 rue Belliard, B - 1000 Bruselas).
Bi egunotan gauzatuko den programak honako hauen berri jasotzeko emango die gonbidatuta dauden nekazaritzako elikagaien europar eragileei:
-
Genetikoki eraldatutako elikagaiak erabiltzen ez diren sektoreen eraketari buruzko esperientzia zehatzak.
-
Genetikoki eraldatu gabeko soia eta soia ekologikoaren merkatuaren egoerari buruzko informazioa, Brasildik, Estatu Batuetatik, Kanadatik, Indiatik eta Hego Afrikatik etorritako ekoizleekin zuzeneko harremanak izateko aukera izango dutela.
-
Europar banatzaileen estrategia ulertzea GEOrik gabeko animalientzako elikadurari dagokionez.
-
Europako Batasuneko erakundeen eta OMCren ikuspuntua entzutea eta gai horri buruzko iritziak trukatzea.
Izen-ematea doakoa da eta Interneten bidez gauzatu behar da honako helbide honetan: www.gmofree-euregions.net
|