Nekazaritza-eta/edo basogintza-ustiategietako hondakin organikoetatik energia sortzeko instalazio berritzaileak ezartzeko emango da diru-laguntza. Instalazioek euskal nekazaritza-arloari emango diote zerbitzua eta ondoko helbururen bat lortzen lagunduko dute:
a) Nekazaritza-ustiategiek energia gehiago aurreztea.
b) Ingurumena hobetzea, nekazaritza-eta/edo basogintza-ustiategietako biomasaren tratamenduaren ondorioz.
390.625 euro.
EAEko aurrekontu orokorretan ezarri diren aurrekontu-kreditua 205.000 eurokoa da. LGENF Europa elkarteko funtsari dagokionean, jarritako kredituak 140.625 eurokoak dira.
Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena, nekazaritzaren eta basogintzaren arloan, energia berriztagarrien azpiegituretan inbertsioak egiteko diru-laguntzetarako 2001ko ekitaldiko deialdia egiteko dena; laguntza horiek azaroaren 16ko 302/2010 Dekretuaren bidez arautzen dira.
azaroaren 16koa, nekazaritza eta basogintza arloetan energia berriztagarrien azpiegituretan inbertsioak egiteko diru-laguntzei buruzkoa.
Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
Donostia kalea, 1
01010 - Vitoria-Gasteiz
edo 26ko azaroaren 30/1992 Legearen 38.4 artikuluak ezartzen dituen moduetan.
Joseba Beldarrain
Telefonoa: 945 019 690
Faxa: 945 019 701
Posta elektronikoa: j-beldarrain@ej-gv.es
Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioak herritarren eskuetan 012 telefonoa ipintzen du.
Nekazaritza-eta/edo basogintza-ustiategietako hondakin organikoetatik energia sortzeko instalazio berritzaileak ezartzeko emango da diru-laguntza.
Euskal Autonomia Erkidegoan energia berriztagarrien produkzioari lotutako pertsona fisiko edo juridikoak, publikoak edo pribatuak, baldin eta diruz laguntzeko moduko inbertsio eta gastuak egiten badituzte eta dekretu honetan xedatutakoa betetzen badute.
a) Hurrengo jardueraren bat egitea:
- Nekazaritza-eta/edo basogintza-ustiategietako hondakin organikoetatik energia sortzeko instalazio berritzaileak ezartzea. Instalazioek euskal nekazaritza-arloari emango diote zerbitzua eta ondoko helbururen bat lortzen lagunduko dute:
a) Nekazaritza-ustiategiek energia gehiago aurreztea.
b) Ingurumena hobetzea, nekazaritza-eta/edo basogintza-ustiategietarako biomasaren tratamenduaren ondorioz.
b) Diruz lagunduko diren instalazioen zerbitzua jasotzen duten nekazaritza-ustiategien titular ez izatea.
c) Diruz laguntzekoak diren inbertsioak hasita ez egotea eskabidea aurkezten denean. Egoera hori bertan egingo den ikuskaritzaren eta Berrikuntza eta Elikagaien Industriako Zuzendaritzak egoera horri buruz prestatutako ziurtagiriaren bidez egiaztatuko da. Baldin eta enpresak aurrekontu-ekitaldi jakin batean hasi behar badu inbertsioak egiten, baina deialdi-aginduak urtero ezartzen duen epea ireki baino aurretikoa bada, behar bezala betetako eskabidea aurkeztu beharko du, eskabidearen agiri guztiekin batera.
d) Egunean izatea foru-ogasunekin dituen zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak.
e) Beharrezkoa balitz, jarduerak gauzatzeko behar diren lurrak izatea, jabetzan edo errentan, edo lurren gozamen-eskubidea izatea.
f) Proiektuak, hala badagokio, obrak kontratatzeko aldez aurretik behar dituen lizentzia, baimen eta gainerako tramite guztiak izatea.
g) Eskatzailea eta instalazioaren zerbitzua jasoko duen ustiategiaren titularra lotuko dituen kontratua egitea.
h) Diru-laguntzak edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen administratiborik edo penalik ez izatea, ezta horretarako legezko inolako debekurik izatea ere, sexu-bereizkeriagatiko debekuak barne, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenean zehaztutakoarekin bat etorriz.
390.625 euro.
EAEko aurrekontu orokorretan ezarri diren aurrekontu-kreditua 205.000 eurokoa da. LGENF Europa elkarteko funtsari dagokionean, jarritako kredituak 140.625 eurokoak dira.
Eskabidea

Zinpeko adierazpena
Hirugarrenaren datuen altaren inprimakia
2011ko maiatzaren 11 arte
Deialdiaren agindua argitaratu eta hurrengo egunetik sei hilabete igaro baino lehen prozedura ebatzi behar da eta ebazpena interesdunei jakinarazi.