Gerora itzuli beharreko aurrerakinen bidez nekazaritza, arrantza eta elikadura sektoreetan laguntzak ezartzea, ikerketa, garapen eta berrikuntzarako jarduerak sustatu eta pizteko. Teknologia berriak erabiltzea eta produktu edo merkatu berriak sortzea dakarten proiektuak bereziki aintzat hartuko dira.
2012 urterako 6.000.000 euro
Laguntza mota: aurrerakin itzulgarria
argitaratzeko zain.
azaroaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza, arrantza eta elikadura sektoreetan Ikerketa, Garapena eta Berrikuntza Teknologikoa sustatzeko (Ikerketa programa).
Herritarren arretako bulegoak:
Idoia Sasigain Sáenz de Buruaga
Telefonoa: 945 019 690
Faxa: 945 019 701
Posta elektronikoa: i-sasigain@ej-gv.es
Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioak herritarren eskuetan 012 telefonoa ipintzen du.
Gerora itzuli beharreko aurrerakinen bidez nekazaritza, arrantza eta elikadura sektoreetan laguntzak ezartzea, ikerketa, garapen eta berrikuntzarako jarduerak sustatu eta pizteko. Teknologia berriak erabiltzea eta produktu edo merkatu berriak sortzea dakarten proiektuak bereziki aintzat hartuko dira.
Pertsona fisikoak edo juridikoak edo nekazaritza, arrantza eta elikadura sektoreetako enpresen taldeak, baita teknologiaren edo zerbitzuen arloetako enpresak ere (pertsona fisikoak edo juridikoak badira ere), baldin eta sektore horietarako proiektuak, denak sektore pribatuarenak, egiten badituzte.
1.– Gerora itzuli beharreko aurrerakin hauen onuradun izateko, baldintza hauek bete beharko dira:
a) Sozietatearen egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan edukitzea.
b) diruz lagundu daitezkeen inbertsioak edo gastuak eskabidea aurkeztu ondoren egin behar dira. Egoera hori, Nekazaritza, Arrantza eta Elikaduraren Ikerketa Zuzendaritzaren ziurtagiriaren bidez egiaztatu beharko da
c) Egunean izatea zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak.
d) Ikerkuntza, garapen edo berrikuntzako proiektu bat izatea, teknikoki eta ekonomikoki bideragarria, Dekretu honetako 11,4 artikuluan xedatutakoaren arabera.
e) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edota beraren erakunde autonomiadunek emandako izaera bereko laguntza edo diru-laguntzak direla-eta hasitako itzultze- edo zigor-prozedura batean sartuta ez egotea edo prozedura amaitzea.
2.– Produktuak merkaturatu eta eraldatzeko sektoreko inbertsioetan berrikuntzarako ematen diren dirulaguntzei dagokienez, eta aurreko idatz-zatian zehaztutakoaz gain, gerora itzuli beharreko aurrerakin hauen onuradun izateko, baldintza hauek bete beharko dira:
a) Enpresaren bideragarritasun ekonomikoa frogatu beharko da, horren egoera ekonomikoaren eta geroko perspektiben ebaluazioa oinarritzat harturik.
b) enpresek ingurune, higiene eta abereen ongizate eta osasun arloko oinarrizko arauak bete beharko dituzte.
c) Sektorea eta, ondorioz, sektoreko lehen mailako produktuak hobetzen lagundu beharko da.
d) Gainera, elikadura-sektorean, produktuak merkaturatzeko bide arrunta dutela egiaztatu beharko da Kontuan hartuko dira merkatu antolakunde bateratuen arabera dauden ekoizpen-murriztapenak edo Europako Erkidegoaren laguntza-mugaketak.
e) Gainera, arrantza-sektorean, ondorio bihurrituak saihetsi behar dira, batez ere soberakindun ekoizpengaitasunak sortzea.
2012 urterako 6.000.000 euro. Eta egongo baluke, hedapenak ere.
Laguntza mota: aurrerakin itzulgarria
Arinago izapidetu ahal izateko eskaera telematikoki bidaltzea eskatzen dizuegu (eskaera orrian bertan “enviar/bidali” botoia sakatuta). Horretarako komenigarria da Adobe Reader 8.1.2 bertsioa izatea. Honek ez du esan nahi zehaztu den helbidera (Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Itsasertzaren eta Landa Garapenerako zuzendaritzara) paperean bidali behar ez duzuenik. Izan ere, beharrezkoa duzue paperean eskaera orria (sinatuta eta zigiluarekin) eta behar diren agiriak bidaltzea.
Hirugarrenaren datuen altaren inprimakia.
2012ko deialdiaren aurrekontu-dotazioa bukatu arte.
Eskabidea aurkezten den egunetik 6 hilabeteko epearen barruan.