
EAEko Arrantzarako Plan Estrategikoa 2009-2013 (APE) (pdf 2,2 Mb) EAEko Arrantzarako Plan Estrategikoa 2009-2013 onartuta, Eusko Jaurlaritzaren helburua euskal arrantza sektorearen garapena aztertzea da eta artisau-arrantza jasangarriari eutsita, itsas baliabideen kudeaketa hobetuz, industria bideragarri eta lehiakorra bultzatuz, ekintzak eginez eta arrantza ahalmena floten baliabideei egokituz.
Azkenik, 2009-2013 Plan Estrategikoaren bidez sustatzen diren ekintzek Arrantza Politika Bateratuaren esparruan sartzeko modukoak izan behar dute eta, hortaz, Planak izan behar du erreferente nagusia EAEko eskualdeko hurrengo programa diseinatzeko. Azken lan hori egiteko, arrantza-arloko Europako finantza-tresnaren (Europako Arrantza Funtsak) laguntza izango da: gure ekoizpen- eta harrapaketa-moduen bidez, balio erantsi handiagoa sortzea eta baliabideak eta landa-eremuko bizitza iraunkorrak izatea.
Plan estrategikoa definitzeko, Eusko Jaurlaritzak arrantza sektoreko eragile nagusien ekarpenak izan ditu, eta horri esker, sektoreko pertsonen bizi kalitatea hobetzea errazagoa izango da, garapen jasangarria, produktuak eta kalitate oneko zerbitzuak bultzatuz, eta gure natur eta kultur ondarea zentzuz eta arduraz erabiltzea bermatuz.
Hausnarketa estrategikoak ildo batzuk eman ditu ondokoetan esku hartzeko: akuikulturan, azpiegituretan, kostaldeko garapenean, prestakuntzan, laneko arriskuen prebentzioan, arrantza sektorearen profesionalizazioan, sustapenean eta marketinean. Eta hori guztia pertsona guztiak eta emakumeak bereziki lehenetsita, bizi kalitatea hobetsiz. . Izan ere, segidan adierazitako ataletan zehazten da horien emaitza:
Sarrera (pdf 312 Kb)
SEKTOREAREN EGOERAREN ANALISIA
Azpiegiturak (pdf 99 Kb)
Aterakuntzazkoak (pdf 177 Kb)
Lehenengo salmenta/ Salmenta lonjan (pdf 269 Kb)
Akuikultura (pdf 123 Kb)
Transformazioa (pdf 81 Kb)
Merkaturatzea (pdf 125 Kb)
Azken kontsumitzailea (pdf 172 Kb)
Itsasertzeko garapena (pdf 52 Kb)
DAFO (pdf 75 Kb)
Erabaki estrategikoak (pdf 1,28 Mb)
Helburuen zabalkuntza (pdf 96 Kb)
Plan estrategikoa. Eskema (pdf 33 Kb)
Adierazleen Mapa (pdf 100 Kb)
2009-2013 EAEko Arrantzarako Plan Estrategikoari buruzko argibide gehiago nahi izanez gero idatzi helbide honetara: pep2013@nasdap.net