|
Kirol-arrantzako ontziak gobernatzeko titulazio motak.
Eskumenak eta baldintzak
Kirol-arrantzako ontziak gobernatzeko Espainako estatu osoan baliozko hurrengo tituluak ezartzen dira.
| |
ESKUMENAK
|
BALDINTZAK
|
|
Yateko kapitaina
|
Jolas-ontzi motordunak edo motor eta beladunak gobernatzea mugarik gabeko nabigazioan, motorraren potentzia eta ontziaren ezaugarriak edozein direlarik. Alabaina, 24 metrotik gorako luzera duten ontziek, horientzat ezarritako segurtasun-arau espezifikoak bete beharko dituzte.
|
- Yateko patroi titulua izatea.
- Dagokion azterketa teorikoa gainditzea.
- Azterketa praktikoa gainditzea, edo segurtasun eta nabigazioko oinarrizko praktikak egin izana ziurtatzea. Praktika horiek gutxienez 5 egunekoak izan behar dute eta, egun bakoitzak 4 ordukoa. Egunetako batek, gainera, gaueko nabigaziokoa izan behar du.
|
|
Yateko patroia
|
20 metro arteko luzera daukaten jolas-ontziak, motordunak edo motor eta beladunak, gobernatzea. Ontzi horien motorrak potentzia egokia izan behar du kosta eta kostatik 60 miliatara marraztutako lerro paraleloaren artean nabigatzeko.
|
- Jolas-ontziko patroi titulua.
- Dagokion azterketa teorikoa gainditzea.
- Azterketa praktikoa gainditzea, edo segurtasun eta nabigazioko oinarrizko praktikak egin izana ziurtatzea. Praktika horiek gutxienez 4 egunekoak izan behar dute eta, egun bakoitzak 5 ordukoa. Egunetako batek, gainera, guaeko nabigaziokoa izan behar du.
|
|
Jolas-ontziko patroia
|
12 metro arteko luzera daukaten jolas-ontziak motordunak edo motor eta beladunak, gobernatzea. Ontzi horien motorrak potentzia egokia izan behar du kosta eta kostatik 12 miliatara marraztutako lerro paraleloaren artean eta uhartedi balearreko eta kanariarreko uharteen artean nabigatzeko.
|
- Dagokion azterketa teorikoa gainditzea.
- Azterketa praktikoa gainditzea, edo segurtasun eta nabigazioko oinarrizko praktikak egin izana ziurtatzea. Praktika horiek gutxienez 3 egunekoak izan behar dute eta, egun bakoitzak 4 ordukoa.
|
|
Oinarrizko nabigazioko patroia
|
8 metro arteko luzera daukaten jolas-ontziak gobernatzea (beladunak badira) eta 6 metro artekoak (motordunak badira). Ontzien motorrak potentzia egokia izan behar du ontzia edozein norabidetan ez urruntzeko irisgarri dagoen babesleku edo hondartzatik 4 milia baino gehiagora.
|
- Dagokion azterketa teorikoa gainditzea.
- Azterketa praktikoa gainditzea, edo segurtasun eta nabigazioko oinarrizko praktikak egin izana ziurtatzea. Praktika horiek gutxienez 4 ordukoak izan behar dira.
|
Tituluak izateko gutxieneko adina
- Titulu hauek lortzeko interesdunek 18 urte izan behar dute.
- Hala ere, 16 urtetako adingabeak, bere gurasoen onespenarekin, hurrengo tituluak lor dezakete:
|