Ikonoa sakatu aplikazioan sartzeko. Edozein kontsulta edo zalantzarik baduzu gurekin harremanetan jarri.
Espainiako lurretan lehorreratu edo deskargatu egiten den arrantza produktuen lehenengo salmenta arautzen duena, errege dekretu hau da: 1822/2009 Errege Dekretua, 2009ko azaroaren 27koa, arrantza produktuen lehenengo salmenta arautzen duena (BOE 306 zk, 2009/12/21).
Arrantza produktutzat ulertzen dira arrantzatik ateratako harrapakin biziak, freskoak, hoztuak, izoztuak edo ultraizoztuak, ontzian eraldatu gabeak nahiz eraldatuak, ontziratuak nahiz ontziratu gabeak.
Produktu horiek esleitu eta gero, ezin dira bigarrenez enkantean atera.
- - Bertan egiten diren transakzioen datu guztiak lortzeko eta Autonomia erkidegoaren organo eskudunari, eta, hala badagokio, Estatuko Administrazio Orokorrari transmititzeko beharrezkoak diren informatika-ekipo egokiak izan beharko dituzte, estatistika-kontrola egiteari begira.
- Transakzioaren gai diren arrantza-produktuen ezaugarriei egokitutako pisatze-sistema egokiak izan beharko dituzte.
- Funtzionamendu-ordutegiak argitaratu eta lehen salmenten berri eman beharko dute aldez aurretik, berdin duela salmentan non burutu den.
- Baimenaren eskaera-orria (pdf 188 Kb)
- Pertsona Fisikoa: NAN-a.
- Pertsona Juridikoa: Konstituzio-eskritura eta estatutuak
- Legezko ordezkaria nor den egiaztatzen duen agiria
- Salmenta-postua betetzeko baimena
- Osasun Erregistroa
- Jarduera - ekonomiko zergan izena ematea
- Zerga-obligazioak kitatuta daudela egiaztatzeko agiria
- Gizarte Segurantzari ordaindu beharrekoak ordainduta daudela egiaztatzeko agiria
- Hornitzaileen edo produktuen jatorrien zerrenda
* Dokumentuak originalak edo kopia konpultsatuak izan behar dira