Historian zehar Euskal Herria izan da angula, aingiraren kumea, gehien arrantzatu eta kontsumitu duen lurraldea. Angularen arrantza jarduera tradizionala da eta mende askoan zehar garatu da. Angulak harrapatzen zituztenei angulero deitzen hasi zitzaien. Anguleroak ibaiertzetik joaten ziren, egurrezko bahea eta argiontzia hartuta.
Itsasoa Ikertzeko Nazioarteko Batzordeak aingira europarrari buruz eman duen irizpen zientifikoaren arabera, aingira-kopurua segurtasuneko muga biologikoetatik kanpo dago eta arrantza egun ez da modu jasangarrian egiten. Horregatik, bada, aingira europarra berreskuratzeko neurriak ezarri dituen Kontseiluaren 2007ko irailaren 18ko 1100/2007 (EE) Erregelamenduan xedatu da, aingira europarra berreskuratzeko behar-beharrezkoa dela eskualdeetako eta tokiko baldintzei egokitutako kudeaketa-planak eratzea.
Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundiekin bat, eta aditu zientifikoen eta angula-arrantzaleen beren laguntzarekin, Euskal Autonomia Erkidegoan Aingira Europarra Berreskuratzeko Kudeaketa Plana idatzi du.
Araudia
EAE-an Aingira Berreskuratzeko Kudeaketa Planaren bidez ezarri diren berrikuntzak:
Modalitateak
Lurretik: arrantzaleak gutxienez 16 urte izan behar ditu.
Ontzitik:
Baimena ontziari lotuta dago Gutxienez 18 urte izan behar dira Beharrezkoa da itsasontzia eraman ahal izateko patroi-titulua izatea
Arrantza-tresnak
Baimendutako arrantza-tresna bahea da, edozein motatakoa eta gehienez 1,8 m-ko diametroa duena. Pertsona bakoitzak esku-aitzur bat ere eraman ahal izango du.
Debekatuta dago tresna mekanikoak edo bestelako arrantza-tresnak erabiltzea.
Arrantza-denboraldia
2011-2012 denboraldia: azaroaren 15tik urtarrilaren 31ra
Kupoa
Arrantzale bakoitzak, gehienez 2 kg harrapatu ahalko ditu egunean (hala lehorretik nola itsasontzitik)
Gehieneko neurria
12 zentimetro.