Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Arrantza eta Akuilkultura
 
ARRANTZA ETA AKUIKULTURA

Lizentziak eta baimenak profesionalak

 

Itsaski-bilketa

Helburu nagusia berezko mainuen eraentza eta biologia-eskuarteen zaingua denez, beharrezkoa dabiltzaile-errolda itxiak eratzea, haren kideak arrantza eskubideak izanteko. Itsaski-bilketaren moetako arrantzuan aritzeko ezinbesteko baldintza izango da Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saileko Itsaski-biltzaileen Erroldan sartuta egotea.

Itsaski-biltzaileen erroldan izena ematea

Itsaski-biltzaileen erroldan sartuta egotekobeharrezkoa da:

  • Arduralaritza-egoitza izatea Euskal Herriko udalen batetan.
  • 16 urtetik gora izatea.
  • Lanbide horretarako beharrezko ezagutzak egiaztatzea, batez ere arte, gebenaldi eta gutxienezko neurriei buruzkoak.
  • Itsaski-bilketan ohiz eta lanbidez aritzea eta harrapatutakoaren salmentatik irabaziak ateratzea.
  • Itsas-alorreko Gizarte-Segurantzaren bere kabuzko edo lansaripeko bazkide izatea.

Itsaski-biltzaileen erroldan izena ematerakoan Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzak lizentzia pertsonala ematen du.

Itsaski-biltzaile profesionalarako baimen-eskaera

Erroldan izena emateko aurkeztu behar den dokumentazioa:

  • NANen fotokopia.
  • NAN tamainako 2 argazki.
  • Arduralaritza-egoitzaren egiaztagiria.
  • Idazki bat, harrapatu nahi dituen moeta zehaztuz eta lanbide horretarako beharrezko ezagutzak, batez ere arte, gebenaldi eta gutxienezko neurriei buruzkoak dituela egiaztatuz.
  • Itsas-alorreko Gizarte-Segurantzaren bazkide-agiriaren aldakia
  • Doakiona, itsaski-bilketan ohiz eta lanbidez arituko denaren hitza ematea, harrapatutakoaren edo salmenten berri emanez Arrantzale-Kofradiari.

Eskaerak aurkezteko tokia: eskatzailearen udaleko Arrantzale-Kofradian.

Baliozkotzea

Errolderapenak 5 urteko indarraldia izango du, eta baliozkotzea aski izango da doakionaren eskabidea eta dagokion Arrantzale-Kofradiaren eta Arrantzu-Artezkaritzaren Teknika-Zerbitzuen aldezko erizpena.

Baliozkotze eskaera-eredua

 

>> Moluskuak ekoizteko guneen sailkapena

Azken eguneratzea: 2009/06/04