|
Angularen Baimenak on line
2007-2008 denboraldia bukatutzat emanda, hurrengo kanpainarako baimenak on line tramitatzeko aukera eranginkorra egongo da arrantza-aldi berria mugatzerakoan.
Angularen arrantza
Informazio-foiletoa ikusi (pdf 248 Kb)
Arrantza egin ahal izateko, beharrezkoa da arro edo eremu mugatu bakar batean arrantzan aritzeko eskubidea ematen duten lizentzia pertsonal eta besterenezinak izatea.
Baimenarekin batera, harrapatutakoaren koadernoa ematen da eta bertan, titular bakoitzak honako datu hauek adieraziko ditu:
-
Data
-
Arrantzan hasitako ordua
-
Arrantza egiteko aukeratutako lekuaren kokapen zehatza
-
Modalitatea / Bahearen diametroa
-
Bilketa-kopurua edo arraste-denbora, orduko
-
Bukaera-ordua: orduak: minutuak
-
Harrapatutakoa
Baimena berritu nahi izanez gero, ezinbestekoa da aurreko urteko baimena eta, horrekin batera, harrapatutakoaren koadernoa, behar bezala beteta, eramatea Donostiako Arrantza Antolamenduko Zerbitzuko bulegoetara edo Bilboko Arrantza Egituren Zerbitzuko bulegoetara, urtero apirilaren 30 baino lehenago.
Gehiago jakiteko...
|