Euskal Autonomia Erkidegoko barruko uretan egiten diren kirol-lehiaketek Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzaren administrazio-baimena beharko dute. Baimen hori lehiaketa egin baino hilabete lehenago eskatu behar du lehiaketa antolatzen duen pertsona-multzoak edo erakundeak.
Kirol-txapelketarako baimena eskuratzeko eskabide-eredua
Kirol arrantzako txapelketak edo lehiaketak, legez baimendua, ez dute harrapakien gehinezko kopurua. Hori bai, gehinezko kopurua gainditzen dituzten harrapaketak eskualdeko gizarte edo ongintzako zentruei dohaintzan emango zaie.
Eskabidean honako alderdi hauek adieraziko dira:
- Lehiaketa egingo den eguna
- Lehiaketa egingo den lekua
- Ordutegia
- Parte-hartzaileen kopurua, gutxi gorabehera
- Egingo den lehiaketa-mota (tresna ur-azaletik botata, urpeko arrantza, tresna itsasontzitik botata eta itsasontzitik egiten den txipiroien arrantza)
- Pisaketako ordua
- Pisaketako lekua
Eskabideak honako leku hauetakoren batean aurkeztuko dira:
- Bilbo: General Concha, 23. 48010
- Vitoria-Gasteiz: Donostia-San Sebastian kalea 1. 01010
- Donostia: Easo, 10. 20006