|

Motak
Arrantza-orduak, zilegi ez diren zonak eta gutxieneko distantziak
Baimenduriko espezieak, gutxieneko neurriak eta harrapakien gehienezko kopurua
Baimenduriko tresnak
Espezien elikadura eta beitak
Arau-hausteak eta zehapenak
Itsas Arrantzako baimenak on line
Kirol arrantza da aisialdi, kirol edo zaletasun hutsagatik egiten dena, inolako irabazi-asmorik gabe eta ez da zilegi, beraz, harrapaturikoa salgai jartzea, ezta beste edonolako merkataritza-eragikerarik egitea ere.
Itsasoko kirol-arrantzan aritzeko, gutxienez 16 urte eduki behar dute eta baimen egokia eduki behar da, arrantza-motaren araberako baimena, Arrantza eta Akuikultura zuzendariak ematen duena.
Bi motatako baimenak daude:
1. Itsasoko ur azalekoa: lehorretik edo Matrikula-Erregistroko Zazpigarren Zerrendako ontzi batetik kirol-arrantzan egiteko ahalmena ematen du. (5 urteko gehienezko iraunaldia)
2. Itsasoko urpekoa: igeri eginez edo urpean birika hutsekin arrantzan ibiltzeko ahalmena ematen du urpeko baimenak. (Urte bateko gehienezko iraunaldia)
|