|
Arrantzarako ordutegiak, debekatutako eremuak eta gutxieneko distantziak
Eguzkia ateratzen denetik sartzen denera arte egin daitezke urpeko kirol-arrantza eta ontzitik ur-azaleko kirol-arrantza.
Kirol-arrantzaleek uneoro jakin behar dute arrantzan non dabiltzan: barrualdeko uretan (Euskal Autonomia Erkidegoarena da eskumen osoa) edo kanpoaldeko uretan (Estatuaren eskumenekoak dira horiek) izan ere eremu batean edo bestean egon, aplikatu beharreko legeria oso desberdina baita baimendutako espezieei eta arau-hauste eta zigorrei dagokienez.
Zeintzuk dira barrualdeko urak?
Barrualdeko urak oinarrizko marretatik barrualdera daudenak dira. Kostaldeko puntuak lotzen dituzten irudizko marrak ditugu oinarrizko marrak. Euskal Autonomia Erkidegoko kostaldean dauden oinarrizko marrak ondorengo hauek dira: Higer lurmuturretik Getariako San Anton uhartera doana; San Anton uhartetik Matxitxako lurmuturrerakoa; Matxitxako, lurmuturretik Villano lurmuturrerakoa, eta Villano lurmuturretik. Arrantzalearen Muturrerakoa, Euskal Autonomia Erkidegoko urak Kantabriakoetatik banatzen dituen lerro mugakiderainokoa.
Eta zeintzuk kanpoaldekoak?
Kanpoaldeko urak honakoak dira: oinarrizko lerroetatik 12 milietaraino doazenak, oinarrizko lerroekin paraleloan hartuta. Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailaren Arrantza Ikuskaritzako Zerbitzuak ur horietan zaintze-lanak eta salaketa-aktak egin ditzake. Akta horiek gero Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak izapidetzen ditu.
Debekatutako eremuak
Honako leku hauetan debekatuta dago ur-azaleko arrantza egitea:
-
Portuetan, itsasontziak sartu edo irteteko maniobrak egiten ari direnean, eta nabigazio-kanaletan, ontziak dabiltzanean.
-
Behar bezala seinaleztatutako lekuetan, jendea igerian edo beste ur-kirolen bat egiten ari bada. Gutxienez 100 m-ko distantzia utzi beharko da.
-
Urpeko arrantzari dagokienez, ezin da horrelako arrantzarik egin bainurako edo beste edozein itsas kirol egiteko behar bezala arrantzale profesionalak berain lana legez, Legeak ezarritakoa betez, egiten ari diren lekuetan jarduteko, lehen aipatutako gutxieneko distantziak errespetatu beharko dira.
Zeintzuk dira errespetatu beharreko gutxieneko distantziak?
Kirol-arrantzaleek gutxieneko distantzia jakin batera egon behar dute lanean legez ari diren arrantzale profesionalengandik. Honakoak dira distantzia horiek:
- 100 m arrantza profesionalerako itsasontzi edota urperatutako tresna finkoetatik,
- 300 m inguraketa-ontzietatik,
- 500 m tunidoak kanaberarekin arrantzatzen ari diren tokitik, modalitatea edozein dela ere,
- 100 m bainatzeko nahiz beste edozein ur-kirol egiteko behar bezala mugatutako eremuetatik.
|